GUZTIOK DESBERDINAK GARA!!

lazo-urdina-1                                                                                aniztasuna-1

 

Gaur, Apirilak 2, autismoaren nazioarteko eguna dugu , beraz sentsibilizatu gaitezen guztiok!

Begiak igirita,

belarriak erne-erne,

ahoa itxita eta

txibiri txibiri txibirita,

ipurdia jesarrita.

  • TXORI HORIA

Elkarri lagunduta urrun hel gaitezke. Txikitatik hor egon behar dugu, umea entzuten , gomendatzen…hau da, umearen bidelagun izaten. Badakigu bakoitzak bere lekua aurkitu behar duela gustura sentiarazten diguten lagunekin. Ibilbidea batzuetan ez da erraza izaten, baina lasai egon eta behar den denbora hartu azkenean guztiok lortzen dugu eta!

  • BAZAN BEHIN MUNSTRO ARROSA…..

Desberdina izatea ez da hobea edo txarragoa, zaren modukoa izatea da, beraz onar ditzagun desberdinak garela eta elkarrekin bizi gaitezkela!

Honen adibide polit bat, hurrengo abestian ikusten da. Denok elkarrekin, gure Ikastola aurrera ateratzen dugu. Non ospatu zen 2010eko Ibiladia?  Gogoratzen duzue?

Ea asmatzen duzuen!

MARIGORAN KIKUNBERA

Aixx!!! Zelako oroitzapen politak!! Berrogeita hamar urte beteta jada!!! Goazen beste horrenbeste betetzera eta bizitzera, elkarrekin lortuko dugu eta!!!

TXORIAK TXORI

Euskal ohituragaz lotuta: TXORIAK TXORI

Euskal Kantagintza Berria euskal kulturako mugimendua izan zen, 1961etik 1980ko hamarkadara arte Euskal Herrian  jardun zuena. Nova Cancó Catala-ri jarraituz sortu zen, euskal kultura azpiratua zegoen garai hartan. Euskal abesti herrikoiak jendartean entzuten ez zirenez, kanta zahar horiek hartu eta jantzi berriekin aurkeztu zituzten, bai eta euskal abestietan politika eta gizarte gaiak sartu ere, euskaldun jendea pizteko, «zegoen egoeratik esnatzeko».

Txoria txori euskal poema eta abesti herrikoia da. Hitzak Joxean Artxek idatziak dira; doinua, berriz, Mikel Laboak sortua. Artzek, Donostiako Parte Zaharreko taberna batean, paperezko ezpainzapi batean idatzi zuen poema; Laboaren emazte Marisol Bastidari gustatu egin zitzaion; eta Mikel Laboak ezpainzapia etxera eraman eta musika jarri zion. Askatasun  ukatuari egindako abestia da.

 

BALOREAK

BATERA INDARTSUAGOAK IZANGO GARA,  ARAZORIK BADUZU ZATOZ GUREKIN…

SOR DEZAGUN BA MUNDU BERRI BAT HEMEN, 

DENONTZAT LEKUA IZANGO DUGU!

Abestu eta agian dantzatu eta gero, lasaitzeko tartetxo bat bilatu behar dugu.

Oraingo honetan Karta-jolasa sortzeko aukera proposatzen dizuegu. Bilatu papera, kolore desberdinetako margoak eta artaziak.

Egin beharreko gauza bakarra, forma desberdinak marraztu, margoztu eta azkenik moztea da. Hori egin ostean bikoteak, hirukoteak, familiak… bilatu, forma, tamaina edota kolorearen arabera.

Nork markatzen ditu arauak zuek edo gure txikitxoak????

Gozatu jolasa sortzen eta nola ez, jolasten!

Forma eta koloreak

Margoak eskura ditugunez aurreko jolasa egin eta gero, berriro erabiltzeko aukera dugu, baina badaezpada begiratu etxetik beste margo mota bat edo pinturarik dituzuen… aproposagoak izango dira hurrengo eskulanerako beharbada eta.

Badakizue makarroiekin itsosupeteko koilarrak  egin daikeguzala? Saiatu eta lortuko duzue!

Makarroiei kolorea eman eta soka batetik sartu. Hori baino ez!  Animatu egitera eta etxetik irteteko aukera dugunean, jantziko dituzue!

Ziur “etxeplasto” bat sortu dela, Je, Je, Je, baina, lasai hartu ziur asko disfrutatu duzuela, bai zuek eta baita ere gure txikitxuek!!!!

Eta orain zuek jolas librean aritzen zareten bitartean, aitatxok eta amatxok lasai egoteko tartetxo bat hartuko dute, autismoari buruzko bideo interesgarri hau entzuteko. 

ZARIEN MODUKOAK ZARIELAKO…                            

ASKO MAITE ZAITUEGUUUUUU   

Published by gukdakubrekeke

Kaixo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: