ZUOTAZ HARRO!!! TXAPELDUNAK ZARETELAKO!!!

Ikusita edukiko duzue jada zuontzako egin genduan bideotxoa. Guk ere ikusi dugu zuok guretzat eginikoa, orain arte izan dugun oparirik ederrena izan da, zuok ikustea eta hain ondo eta pozik gainera. Behin eta berriro ikusten dugu!

Mila esker danon artean egindako lan bikainagaitik!

Klikatu gure agurrak ikusteko!

ANDEREÑO ANAREN AGURRA

ANDEREÑO AMAIAREN AGURRA

ANDEREÑO GOTZONEREN AGURRA

Hemen gaude bueltan, zurekin eta etxekoekin denbora apur bat konpartitzeko asmoz. Gogoz gainera!

Hainbat denbora daramagu alkar ikusi gabe eta faltan botaten zaitugu, pilo-piloooooo korapilooooooo!!!!!!

Noiz ikusiko gara, noiz alkar ikutu, noiz besarkatu…? egunak kontatzen ari gara, baina antza denez egun hori urrun urrun dago. Bide honetan ez dugu amaierarik ikusten, tunel akabaezin batetan sartuta gaude.

Ba, gu, bide hau laburtu gurean gabilz, behintzat birtualki egiten saiatuko gara.

Goazen ba…

Gelan, lasaitasuna nabaritzen da. Andereño ipuina kontaten ari da eta gure koxkortxu guztiak liluraturik; (klikatu Gaxuraren klarion magikoaren ipuina ikus eta entzuteko)

GAXUXAREN KLARION MAGIKOA

Ze ipuin polita andereño– dino Nerek eta Haizeak,

Bai, hori Gaxuxa da, nire amatxuk konta niri.

Atzekaldean Aimar, ikaratuta, ahoa zabal-zabalik eta begiak aurpegitik urten gurean

Otsoa datooooor!!!!!!! 

Lore, hori entzuterakoan korrika hasten da eta gitxi-gitxika beste guztiak bere atzetik.

Gure lasaitasuna hor amaitzen da, baina jakin dakigu egun guztiak ez direla bardinak izaten, beraz, pentsata genduana…beste batetan izan beharko da.

Zurrunbiloa amaitzen doa, batzuk izerditan, beste batzuk txokoak arakatzen…Eta Alessia hurreratzen da bere edalontzia eskuan dakarrela,

Andereño ura mesedez! Hurre dabilzanak erreparatzen dira eta zelan ez! eurak ere ura eskatzera datoz, bakoitzak bere edalontzia eskuetan ekarriz.

Zeren handiak egin dira jada gure umetxuak!!!!! Zenbat hazi diran!!!! Zenbat ikasi duten!!!!!

Ura edan ostean, kanpoan eguraldi ederra dagoanez…

Goazen, kaiola txikira igoko gara, ea bertan apurtxo bat askatzen garan!.

Nola ez, ipuinean Gaxuxak erabilitako klarion modukoak eramango ditugu eta geuk ere gure munstro, sorgin, ate magikoa… margoztuko ditugu.

Eskilaretatik gorantza goazela, gure txapeldunak aurrez- aurre bedarra ikusterakoan bertaratzen hasten dira. Zelako eguraldi epel eta goxoa naturarekin kontaktuan egoteko…

Andereñooooo – deika dabil Laia.

Zer laztana? Eta Naiak poz-pozik

Beitu andereñooooo marigorringo. Eta Aitorrek,

Hartuku? Ibon ahalegintzen da hartzen.

Uiiiiiii!!!!!! jajajajajaja!!!!!!

Bai eta nahi baduzue gelara eramango dugu.

Bitartean, 

Txiselarri naiiiii– Udanek eta berarekin batera Amaiur, Olatz eta Noa. Atxitxe-Eneako komunera goaz eta bidean hara non, negutegi barruan, lurrarekin esperimentatzen Unai, Inhar, Izaro, Kerman eta Haizea. Lurra eskuekin hartu eta goitik-behera botatzen dabilz.

Kontuz begietara bota barik! Mina hartu dezakezue eta!

Markel, Alain eta Gari ere bertatik dabilz eskuak lurrez beteta. Atzeko aldean, berriz, harresi ondoan

Mamarrue topa dot!!!!! dino Lukak. Eta Issam beragaz batera hatzamarra zuloan sartzen dabil, besteren bat aurkitzeko asmoz. Baina ez…ez dago besterik.

Laster jantokira joateko ordua da! Hemen daukazuez adurzapiak! Hartu bakoitzak berea eta ahalegindu janzten!

Bitartean June, Itsasne, Imanol, Eneko, Miren, Maialen, Sara eta Unax prestatu behar dira 12tako autobusan etxera joateko. Hasi dira janzten.

Danok prest? Jantzi dozuez adurzapiak? eta zuok… jantzita zaudete, ezta? Ba…goazen beherantza. Badakizue, txanda zaindu eta barandillari oratuta.

Oraindik bazkaria zerbitzatzen dabiltzanez, lurrean jesartzen gara eta ipuinak irakurtzen, ikusten, laguntxoari kontatzen…dabiltza.

Prest dago jada bazkaria eta sartzen gara.

Eguerdi on danori! On egin! (HH1ekoak jaten daude)

Bakoitza bere mahaira hurreratzen da eta libre dagoan aulkian jarri (lortu dute zein mahaira hurreratu jakitea  eta non jesarri, gure koxkortxuak, txikiak bai, baina oso abilak dira!).

Saiatzen gara ahalik eta giro lasaiena eskeintzen gure umetxuei. Oso garratzitsua dala uste dugu lasaitasuna, giro goxoa, ahalik eta ixilena…momentu honetan. Batzuentzat ez da erreza izaten eta ez dira seguru sentitzen, euren betiko lekutik kanpo daudelako.

Gehienak bukatu dute. Mantalak eta adurzapiak eranzten ditugun bitartean, amaitu dute besteak ere. Ate parean alkartzen gara guztiok eta bakoitza besteak errespetatuz, gelarantza abiatzen gara.

Gure geletan gaudela, taldeka eta txandaka komunera goaz, bitartean jolasteko aprobetxatuz.

12:45tan, bazkal ostean etxera doazenei janzten laguntzen diegu.

Badaude prest jada, Gari, Arene, Markel, Alize, Eñaut, Eneko, Paule eta Iraia.

Badator Arantza euren bila eta…

Bihar arte!!!!!!

Eta beste guztiak lotara doaz… Nile, Nikole eta Amets aurretik eta beste guztiak atzetik. Bakoitzak badaki bere ohea zein dan eta etzun egiten dira. Ohea ikutu baino ez, Izei loak hartzen du berehala, baina Ilare oraindik buelta-bueltaka dabil…

 

Goazen ba, martitzen honetan zuretzat prestatutakoak aurkeztera…

Ipuin hau hizkuntza lantzeko aukera ederra izango da, ea nola moldatzen zaran!

BEGIAK IGIRITA

BELARRIAK ERNE -ERNE

AHOA ITXITA

ETA TXIBIRI TXIBIRI TXIBIRITA

IPURDIA JESARRITA

 

Izar sagutxoa supermerkatuan     (klikatu ipuina ikusteko)

KATU KATU KATU

IPUINA BUKATU

HALA BAZAN EZ BAZAN

SAR DADILA KALABAZAN

ETA URTEN DADILA

BERMIOKO PLAZAN

 

Hizkuntza gaiagaz gaudenez, ariketa batzuka gatozkizu:

Amatxuk, aitatxuk, arrebak…egindako soinua errepikatu eta bere izena esango duzu. Etxean haiekaz lotutako irudiak baduzuez,  atera, lagungarriak izango dira eta. 

Adb: behia da eta muuu egiten dau

Hemen baliabide bezala abestia eta irudiak. Saiatu! hasikeran beharbada gatz egingo zaizu, baina ekinen ekinez lortuko duzu! ANIMO!!!!!

Animaliak   (klikatu bideo ikusteko)

Gorputzeko atalak  (klikatu bideoa ikusteko)

Ziur, etxean zuri asko gustatzen zaizun xaboi-ponpa potea duzula. Hutsik balego, ur eta xaboiarekin bete eta putz egin dezazu. Ez ahaztu haien bila joatea eta harrapatzea!!! honela mugitu egingo zara eta.

Putz egiten jarraituko dugu eta bere indarraz ohartuko zara: konfetirik edo zulagailuz eginiko paper zatirik dituzu?

Paperen gainean putz egin, ikusi nola papertxoak sakabanatzen diran. 

 

Ez ahaztu gure koxkortxuak nahaste-borrastetan  nolako abilak diran eta honetarako beti daude prest gainera! Ba begira, ontzi batean irina edo ogi birrindua jarri eta honela arlo sentsoriala landuko dugu, bitartean  trazoa ere landuz eta primeran pasatuz!!!

TRAZUA

Honen ostean, erratza pasatu beharra edukiko dituzue, ba eurak egin dezatela!

Orain gure sudurra ezagutera joango gara, begira nolako gauzak egin dezakegun:

Sudurrak gauza askotarako balio du… baina, bereziki, gure gorputzean airea sartu eta ateratzeko… hau da: arnasa hartzeko.

Arnasa hartuko dugu ahoa itxirik (sudurretatik) eta oso astiro ispiluaren gainean askatuko dugu.

Zer gertatzen da? Bai, ispilua lurrintzen da, honek adierazten du sudurra garbi dugula eta airea erraz atera daitekeela. ( beharrezkoa bada, lagundu beren ahoak leunki estaltzen).
Ispilu lurrinduaren gainean idaz dezakegu, zelako ondo!

 

Ezin gara ahaztu apirilean urteak bete duzuenokaz: Amaiur Barruetabeña, apirilak 10; Haizea Ormaetxea, apirilak 12; Naia Santiago, apirilak 19; Lore Ercilla, apirilak 20; Alize Markaida, Apirilak 13 eta Iraia Ugalde, Apirilak 3.

Zorionak bihotzak!!

Bueno gaurkoz nahikotxu, ez? ea nola pasatzen duzun, kontatuko diguzu.

Gure etxeetatik  zuen etxeetara gure besarkada birtual handienak!!!!!!

BESARKADA BIRTUALAK

ZAINDU!!!!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

Published by gukdakubrekeke

Kaixo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: