Heldu zaigu agur esateko unea eta udako oporrei ongi etorria emateko garaia. Ikasturtea, uste genuena baino laburragoa izan bada ere, elkarrekin bizi izan ditugun uneak, guztion bihotzetan geldituko dira. Pandemiak, une gozo horrek luzatzeko aukera emon ez arren, era batera edo bestera, zuokin gertutasuna sentitzeko aukera bilatu dugu. Batetik blogan bitartez, bestetik telefonoz, bideo deien bidez… Eskerrik asko gure umeei eta gurasoei, zuok barik ezin izango gendun guzti hau aurrera eraman eta.
Martitzenean agur eta esker onak ikastolan pertsonalki emoteko aukera izan gendun arren, berriro zuon laguntza goraipatu nahiko genuke. Eztau zuolakorik !!! Orain guztiok desiatzen egon garen merezitako oporretaz gozatzeko unea heldu da. Beraz DISFRUTATU FAMILIAN !!!
DENA ONDO ATERAKO DA !!!
Andereño Gotzone , Andereño Amaia eta Andereño Anaren partez gure desiorik onenak!!! PLAZER BAT IZAN DA !!!
Laister San Juan bezpera dugu eta dakizuen moduan, gure herriko plazan, suaren inguruan, sorginak dantzan ibilten dira. Arratsaldean batzuk mudak botatzen dituzte sutara , beste batzuk desioak eta batzuetan ere gertatu leiteke, umeak bere burua prest ikustea eta bere txupeteaz agurtzea. Inoiz pardela ere kendu dau baten batek… Umearen desioa bada, aurrera!!! Gogoratu beti umearen hitza entzuten eta errespetatzen.
Guk hemen txupetea uzteko lanketan, lagungarria den ipuintxo batekin gatoz. Batzuk seguru baliogarri izango duzuela. Aurrera ba!!
TXIBIRI TXIBIRITA
BEGIAK IREKITA
BELARRIAK ERNE
ETA AHOA ITXITA
Gustuko izan duzue? Polita ezta? Ba orain tartetxu bat hartuko dugu zuek bidalitako argazki eta bideoekaz egindako muntaia ikusteko!
Eta lasaitzen lagunduko digun mindfunless saio batekin agurtuko gara gaurkoz. Kaixo eguzki , kaixo amalurra … abestiaren bitartez errelajazioa lantzen!!
Gaurko erronka sukaldeagaz lotuta dugu, beraz hartu sukaldariaren txapela, amantala eta goazen sukaldatzera!!
Prest? Bai ezta?? Gaur hamaiketako osasuntsua prestatuko dugu…
Hona hemen beharrezko duguzan osagaiak:
1- Mota ezberdinetako frutak
2- Laban motza
3- Platerra
Gustukuena aukeratu eta saiatu egiten. Animo txapeldun!!!
Beste aukera bat ere baduzue. Hamaiketako orduan batzuk ogi zaleak ere zarete, horregatik hurrengo aukera hau ere :
1- Ogi tostari, gazta edo txokolate urtua jarri eta ondoren fruta. (Begietan, sudurrean…) Ondorioz, gustuko animalia apainduta geldituko zaigu . Begira!!!
Aukeratu duzu gustukoena? Bai ezta? Animatu erronka osasuntsua egiten eta bidali eiguzu argazki eder hori. On egin laztanak!!
Erronka bukatuta? Ba orain zuon hamaiketakoagaz gozatzen duzuen bitartean, zuek bidalitako argazki eta bideoekin egindako bideotxoa. KLIKATU IKUSTEKO
Jarraian ipuina kontatuko dugu. Beraz, eseri lasai, hastera goaz eta…
TXIBIRI TXIBIRITA
IPURDIA ESERITA
BEGIAK IREKITA
ETA BELARRIAK ERNE
Pirritx, Porrotx eta Marimots osaban baserrira joan dira
Solotik hartun dituzten barazki eta fruta ederrak mahai gainean daude
Eta orain ipuinaren ostean, abesti eder bi jarriko ditugu.
JAN ETA EDAN!!! Gogoratzen zarete? Jantokirako ibilbidean abesten dugu maiz.
Ortutik barazkiak bildu eta gero…. Sukaldatzera!!!
Eta orain amaitzeko ekainean urteak betetzen dituzuen gure ume ausartei abesti eder hau oparitu nahi dizuegu. Zorionak eta musutxuek guztion partez!!! Ederto baten ospatu zuen hirugarren urtetebetzea !!! aaaa eta ez ahaztu kandela itzaltzen!!
Kaixo kuadrila, zelan zabiltzate? Gero eta hobeto, ez? Bermeoko kaleetatik hara eta hona ibiliko zarete ziur asko, agian Bermiotik kanpo era bai! Jada, gure herriko auzo guztiak ezagututa eukiko dituzue, txirrinduz, patinetetan, oinez, korrika…
Etxeko zirkuilu guztiak ondo baino hobeto arakatuta izango dituzue oraingoz, baina bueno, lasai, bagoaz bidean eta… ANIMO! Jakin dakigu, etxean gaudenetik, pilo bat gauza egin dituzuela amatxugaz eta aitatxugaz eta beste batzutan bakarrik, oso abilak zarete eta. Ikusten ez garan arren badakigu handi-handi eginda zaudetena. Bialtzen diguzuezan argazkietan ere, holan ikusten dugulako. Baina, ikastolara bueltatzen garanean, ikusiko dugu elkar eta erakutsiko diguzue zenbat ikasi duzuen.
Hemen duzue zuek bidalitako argazkien bideotxoa! ikusten dugu aurreko asteko eguraldi ona aprobetxatu duzuela, baina ea aste honetan euriarekin zelako gauzak egiten dituzuen! KLIKATU IKUSTEKO
Gaurkoa hastera goaz, kendu zapatilak, erropa erosoak jantzi, ilea batu… eta yoga saio batekin hasiko gara
Gure etxeetako zulotxo batetik, yoga nola egiten duzuen ikusiko dugu, beraz…
ADI IBILI!
Zuotariko inork animaliarik du etxean? txakurra, katua, dortoka, arraina… Hurrengo ipuinean baserriko animaliak ezagutuko ditugu eta haiek egiten dituen soinuek nola laguntzen dioten gure Tomasi. Begira, begira! Apurtxo bat kontatuko dizuegu…gure Tomas itsua da, ez du ezertxo ere ikusten eta…
BEGIAK IGIRITA
BELARRIAK ERNE-ERNE
AHOA ITXITA
ETA TXIBIRI-TXIBIRITA
IPURDIA JESARRITA
Oso polita eta kuriosoa! badugu hemen bestetxo bat, labur-laburra eta uste dugu zuen gustokoa. Ea zer iruditzen zaizuen!
Ipuin honetan handi-txiki kontzeptuak ere errepasako dituzue.
Ezagutu ditugu animali batzuk, zer deritzozue, eskulan errezen bitartez egiten saiatzen bagara? Ondo, ez? Ba hor doaz eredu batzuk.
Behar duzuen materiala: kartulinak, plastikozko/kartoizko platerak, margoak/hatz margoak, kotoia… eta besterik erabiltzen baduzue ere, ederto! Zuen gustora egin!
Egiten zaudetenean, esan ama edo aitari argazkiak ateratzeko eta andereñori bialtzeko, guk esku zabalik eta pozik hartuko ditugu eta.
Ze politak! Aukeratu gustokoen duzuna!
Orain, begiratu etxetik, ea aska handirik aurkitzen duzuen. Zertarako? ba zuei hainbeste gustaten zaizuen “masamorratan” ibilteko. Aska hori zuek aukeratzen duzuenarekin betetu, guk ideia batzuk aurkeztuko dizkizuegu eta material batzuk zerrendatuko ditugu. Material hauek banaka, zein nahasturik erabili ditzakezue. MATERIALA: Bedarra, harea, ogi birrindua, harriak, dilistak, indabak, ura…eskura duzuena. Zuen esku dago! Prest? jantzi mantala, adurzapi handi bat…eta goazen disfrutatzera!
Ze ongi! Nola disfrutatzen duzuen!
Oso lasai ibili zarete orain arte, yoga egiten, ipuina entzuten, eskulanak burutzen eta gero xafran. Goazen ba gure gorputza mugitzera, beharrezkoa dugu eta! Abestu eta dantzatu! Eta baliteke egun euritsua denez zelaietatik barraskiloak ikustea!
Azken hau norberari, zein elkarri masajeak emoteko oso aproposa.
Uffffff!!!!!! hainbat jarduera eta gero neka-neka eginda egongo zarete. Bueno ba, gaurkoz bukatu dugu.
Hainbat besarkada zuontzako eta nola ez, familikoentzako ere, hemendik horraino.
Kaixo ekaina!!! Uda usaintsua asmaten duzue? Guk ere bai!!! Ze polito dauden gure zelaiak txibiritekin beteta, zuhaitzak fruitua ematen , txoriak txio-txioka , zerua koloretsu …
Koloreen harira, gaurko erronka koloretsua eta anitza izango da. Umeak nahiago duena egin dezake, guk hemen proposamenak bidaliko ditugu. Hemen pistak:
1- Pila bat gustatzen zaizuen txoko batekin erlazioa du eta andereño Amaiaren gelan kokatzen da…
2- Txoko honetan ispilua eta apain mahaia daude, besteak beste. Asmatu duzuela?
Bai ezta? Ileapaindegi txokoaz hitz egiten ari gara. Gogoratzen zarete?
Hemen pasatzen genuen denbora konturatu gabe. Batzuk atzazalak margozten, beste batzuk laguntxuak orrazten, elkarri soineko eta iduneko ederrak prestatzen …
Gaurko erronka honetan, proposatzen dituguna, hura da. Birgogoratuko ditugu une eder horrek? Desiatzen zaudetela? Seguru!!! Aukera zabalik izten dugu, baina bada ez bada, guk hemen adibide batzuk:
Aukera zabala duzue, beraz gustukoena aukeratu eta bidali argazkia!!! Ea oraingo honetan zerekin harritzen gaituzun!! Ondo pasa!!! Familian egiteko ekintza hau, benetan polita!!
Laguntxoak ikusteko gogoz? Begira, begira…
Hor doa bideoa (klikatu gainean)
Orain musika apurtxo bat jarriko dugu. Ezagunak dira ezta? Bai horixe!!
Goizetan abesten genituen abesti bat hemen. Egun on!!!
Eta zu gaur nor zara? Aurpegia margotu duzula? Orduan, beharbada, gaur animali bat aukeratu duzu? Katua adibidez?
Hemen, gure hurbilean ditugun etxeabereak. Nola egiten du txerriak ? Eta behiak ? …
Eguna amaitzeko ipuintxo bat entzungo dugu. Beraz, orain eseri lasai eta …
Txibiri txibirita
ipurdia eserita
begiak erne
eta ahoa itxita
Zaren modukoa onartu eta maite!!!!
Gaurkoz hemen utziko dugu. Zuon erronkak eskuratzeko desiatzen gaude. Bidali posible duzuen argazki hura!!! Eskerrik asko!!!
Zuon faltiegaz jarraitzen dugu!! Zaindu zuok eta etxekoak!!! Musutxuek!!!
Ekaina heldu da eta hemen jarraitzen dugu, nola ez, martitzen eta eguen guztietan bezala, zuekin tarte zoragarri bat pasatzen. Zein gustura egoten gara zuen argazki eta bideoak ikusten , txapeldunak zarete!
Oraingo honetan, garraioetaz ikusiko dugu zerbait, zein duzue gustukoen???Bakoitza zelakoa den eta nondik joaten den, egiten duen soinua…, baina ziur guztiak ezagutuko dituzuela.
Goazen soinu batzuk entzutera eta ikustera.
Garraio mordoa agertu dira bideotxoan, baina orain, gure ingurukoetaz hitz egingo dugu. Zer ikusten duzue etxeko leihoetatik?, kaletik ibilten zoaztenean, zein garraio ibilten da errepidetik? eta gure portuan, zenbat itsasontzi daude, ezta?? Ba hemen daude horietako batzuk, ea ezagutzen dituzun!!!
ERREPIDETIK, autobus desberdinak ibilten dira, baina gehien erabilten duguna ikastolan, zein da???? Lehenengoa, BAI!!!!!
Herrian zerbait gertatuz gero, laguntzen eta lanean ibilten direnak, istripuren bat gertatzean, une larri horietan…
Batzutan, helikopteroa etorri beharra egoten da. Baina hau airetik, hegan ibilten den garraioa da!!!
ITSASOAN, hain zuzen be, gure portuan, itsasontzi handiak, txikiak, txintxorroak, traiñera Bou Bizkaia, anbulantzietakoak… egoten dira. Ezagutzen dituzue guztiak? Horrela ez bada, tire portora pasitan txirrindu, motor, patinete edo zuen garraioren bat hartuta, azkarrago heltzeko!
TRENBIDEAN, zein ederra den trenean jarri eta Urdaibai ingurua ezagutzea, Bilbora arte heldu gaitezke! Ikuspegi paregabea dugu gure bazterretan! Ez duzuela inoiz egin?? Ba, trenean sartu eta belarriak erne, txistua jotzean martxan hasten da eta. Bai, aurrera!!
MENDITIK, Mendira joaten zarete? Ziur, honen antzeko garraioren bat ikusi duzuela baserrietatik.
Gure inguruko garraioak ikusita… bai! badakigu! beste hainbeste ibilten direla herritik; sastarren kamioia, kaleak garbitzen dituena, kotxeak, kamioak, motorrak… baina heldu da gorputza mugitzeko tartea!
URRUTIAN HELIKOPTEROA
GARRAIOAK
Pixkat nekatu zarete gorputza mugiten?, horrela izatea espero dugu, bestela garraioak imitatzen hasi gaitezke edo beste abesti batzuk dantzatu Ran-robera, Martuteneko trena… eta nekatzean ipuina entzuteko tartea eta lekua bilatu. Prest zaudete??
Txibiri txibirita
begiak irekita
belarriak erne
eta ahoa itxita
KATU KATU KATU, BU KA TU!!!
Honekin guztiakin, gaurkoz bukatutzat emango dugu!!!
Hemen gaude berriro ere zuokin! Gaur eguena da, beraz…gure etxeetatik zuen etxeetara, erronka bat proposatzera gatozkizue. Ezetz jakin oraingoan zein izango den erronka hori! Gero eta askeago gabilzanez kaletik, kalean bertan egin dezakezuen erronka izango da.
TXIKIA
ERTAINA
HANDIA
Uiiiiii!!!!!! Konturatuko zineten txaloak jotzen jarri ditugun eskuen tamaina ezberdina dela, ez? Ba hor doa gaurko ERRONKA, bai kalean, zein etxean, tamaina ezberdinetako gauzak bilatu! Ea guk ere zer aurkitzen dugun hortik zehar goazenean eta erakutsiko dizuegu hurrengo eguenako bideotxoan, ados? Ba goazen bilatzera, ea zer aurkitzen dugun!
Aurkitu dituzue? Abilak zer zarete ba! Behingoz, gure emailak jakin dakizuenez…Bialdu zuen argazkiak! Bai, zain gaude!
Argazkilaririk etxean? ziur baietz!
Gaurkoarekin hasi baino lehen, hor duzue pasadan asteko erronkako argazkiak ikusteko bideotxoa! klikatu hemen ikusteko
Ipuin bat nahi duzuela! Ba hor doa hainbeste gustatzen zaizuen hiru hartzak eta begi urdinena!
BEGIAK IGIRITA
BELARRIAK ERNE-ERNE
AHOA ITXITA
ETA TXIBIRI-TXIBIRI-TXIBIRITA
IPURDIA JESARRITA
KATU-KATU-KATU…IPUINA BU-KA-TU!
Nola disfrutatzen duzuen ipuin honekin. Pena bat da, ipuina entzuterakoan, ezin ikusi izana zuen aurpegi ederrak!
Nola daude ahotsak? arraultzarik jan duzue? ba, afinatu! kantatzeko ordua heldu zaigu eta! Prest?????? Badatoz erraldoiaaaaaak! Ez dira gure herrikoak, baina begira, batzuk, euskal mitologiarekin zerikusia dutenak dira. DISFRUTATU!
Zuen gustokoa izan da? Uste dugu baietz! Baina… hurrengo hauek bai ezagutuko dituzuela. Hemen duzue argazkia!! Anton eta Josefin arrantzale bikotea eta gure baserritarrak Lorentzo eta Mari.
Datorren astean, berriro elkar ikusiko dugu! Ordura arte
Maiatza bukatzear dago eta konturatu zarete tenperatura igo dela, eguzkiak gero eta gehiago berotzen duela? Giro epelagoa dugu orain, ezta? Hondartzara joateko baimena ere badugu eta estrenatu zarete? Ibili zarete harearekin gazteluak egiten, bainatzen…? Ezin gara igerilekura joan, ez eta gogoan dugu batzuk igerileku zaleak izan zaretela. Bueno eta zelan iruditzen zaizue era batera edo bestera, igerilekua etxeratzea? Ur jolasak egingo ditugu gaurko honetan, beraz hartu zuen bainujantzia eta goazen urarekin esperimentatzera!! Era honetan garapen afektiboa… landuz gain, primeran pasatzeko aukera ere izango dugu.
Konta zuok be amatxuri eta aitatxuri sekretutxu bat: gogoratzen duzue, ikasturte hasieran kaiola txikiko “txiperra” irekitzen genuenean, elkarrekin zenbat barre egiten genuen?
Begira!!! Gu be prest gaude ur jolasekin hasteko!!! Irrikitan gainera!!!
Ur jolas ezbedinak:
1- Etxeko panpina bainatzen !!! Hartu etxean duzuen askatxu bat eta gure panpina ur eta xaboitan sartu. Bitartean abestu, laztandu… dezakezue, zuon haur txiki hori.
2- Ur borroka :
Orain familian egiteko jolas bat. Bete zuon ur pistolak eta goazen etxekoei ur apurtxu bat botatzera!!
3- Puztuki jolasa :
Puztukiak urarekin beteko ditugu eta elkarri pasako diogu eta ea nori apurtzen zaion lehenengo…jijiji
4- Bainerako altxorrak aurkitu: bainera urez bete, hartu uretako betaurrekoak eta saiatu ondoan dauden arrain-mota ezberdinak harrapatzen !!! Plista plasta !!
Zelan ibili zarete jolasean? Ondo ezta? Gustura, seguru !!! XAFRAN !! Orain tartetxu bat hartuko dugu fruta ezberdinak ezagutzeko, ikutzeko, dastatzeko… Batzuk ez zenutela ezagutzen? Beroakin… sandia , meloia… ze gozooo !!!
Hamaiketakoaren ostean, begira Pupu eta Lore ere nola dabilzan uretan jolasean !! Txanpona ondora doa, kortxoa aldiz ez … ikerketa lanetan ari dira !!
Esperimentatu duzue zuok ere? Bai??? Ze ongi, zuok bai ikertzaile apartak!!! Orain ipuinaren unea heldu da. Eseri lasai eta goazen adi entzutera.
TXIBIRI TXIBIRITA
IPURDIA ESERITA
BEGIAK ERNE
ETA AHOA ITXITA
Mezu ederra ipuinak dakarrena ezta? Elkarrekin beti hobe !!!
Lagunak faltan botaten dituzue? Guk ere bai !!!
Pausoka pausoka bagoaz aurrera!!! Ez etsi!!!
URTEBETETZEAK
Maiatzean urteak betetzen dituzten gure ume gozoei , zorionak eta musutxuak !!
ZORIONAK BIHOTZ-BIHOTZEZ !!!
LAIA CHECA —– Maiatzak 3
MARKEL BARANDA—- Maiatzak 9
ENEKO RENTERIA —– Maiatzak 13
UDANE ELIZONDO —– Maiatzak 19
MAIALEN ETXEBARRIOSTE—- Maiatzak 21
LUKA VARONA —– Maiatzak 25
OLATZ IBARLUZEA —– Maiatzak 31
Hemen duzue ikusgai zuek bidalitako argazkien bideotxoa, batzuk pirata bihurtu zarete, sukaldariren bat ere badago, eskulanak egiten, jolasean…
Kaixo kuadrila!!! Zelan zaudete? Oraingo honetan, Arrain Azoka ate joka dugula ikusirik, egun hau gure erara ospatzea pentsa dugu. Seguru, prest duzuela mahona eta zapia, ezta? Ba jarri amantala ere, sukaldaritza tailerra egingo dugu eta. Amasa-amasa, hegaluze amasa!!!
Zelan gustatzen zaigu sukaldean ibiltzea … Horregatik kontuan eduki dugu, duzuen gogo hori eta gaurko erronka honetan pintxo errez bat prestatuko dugu. Ondoren, etxekoekin gozo-gozo dastatu gure “batela”. Gustaten zaizue pintxoari jarri diogun izena?
“Batela” prestatzeko osagaiak:
1-Atuna
2-Ketchup eta mahonesa
3-Ogia
4-Gazta
Eskura eduki: punta kamutsa duen aiztoa, zotza eta amasa egiteko ontzi sakona
Jarraibideak:
1-Eskuak garbitu
2-Hegaluzea hartu, ketchup eta mahonesa, ontzira bota eta amasa egin. Eskuak edo koilara erabili dezakezu. Nahi duzun moduan.
3-Amasa eginda duzunean, ogian jarri eta batela gaztagaz apainduko dugu. Begira! Itsasora irteteko prest dago gure batela!
Orain mahaia prestatzen lagundu eta on egin guztioi!!! Ummm! ze gozoo eee!
Bidaliko diguzue zuen argazki eder horiek gure posta helbideetara? Bai ezta? Amasa egiten, pintxoa prestatzen , jaten…nahi duzuen moduko argazkia izan daiteke. Gu bitartean, eskuak zabalik, zuon argazkiak eskuratzeko desiatzen. Mila esker familia!!!
Orain herriarekin lotura handia duten abestiekin gatoz. Aurreskuek, irrintziak eta zelan ez!! bitse galdu barik, goazen dantzatzera!!
Eta orain herriko abestia ederrak entzun ostean, piraten abestitxo bategaz gatoz. Hartu itsasontzia eta goazen olatu berean urrunera.
Egunak merezi izan du, ez? Nekatuta? Lasai hartu tartetxoa eta bideo interesgarri honegaz gaurkoz agurtzen gara. Zuon falta itzela daku!!! Gogoratu, hemen gaudela!!! Zaindu!!!
EZTAUELAKO BERMIOLAKORIK!! Laster etorko da kalma zuridxe!!!
Arrain azoka hurbiltzen doa, baina aurton ezin dugu lamerara joan azoka ikustera, gure produktuak dastatzera…Hala ere era birtualean ikusteko aukera hor dugu. Begira!
Hemen asteko egitaraua
Gu, ere era batera edo bestera, Arrain Azoka zuen etxeetara hurbiltzen saiatuko gara. Beraz orain goazen jai giroan murgiltzera!!!!! GAUR PIRATAK IZANGO GARA!!!!!
PIRATAN BIZITZA HOBERENA DA!
Abesti honekin bagoaz animatzen????? Gu bai!! Pirata bihurtu gara!! Zuek ere piratak izan nahi duzue???????
DANIELA PIRATAREN IPUINA
Piratak garenez, altxor bat bilatzera joango gara gure etxetik zehar, beraz, prestatu frogak eta aurrera!!!!! Frogak egiteko ikur berdina duten hiru paper aurkitu beharko dituzte gure piratatxoek! Ikurra, borobil baltza izango da. Bakoitzak nahi duena. Beraientzat ezaguna den zerbait baldin bada, hobeto.
JOLASA HASIKO DA! PREST?????
Azalpena: Etxetik zehar 3 papel daude ezkutatuta. Ikur edo marrazki berdinarekin eta hirurak aurkitzen badituzu, altxorra ere aurkituko duzu!
1.Pista: Sofa gainera igo eta saltoak ematen hasiko gara, kuxin baten atzean papel bat aurkituko dute. OSO ONDO!!!
FROGA: 3 salto ematea izango da sofa gainetik lurrera.
ORAIN BESTE BAT AURKITU BEHARKO DUZU!!!
Guk galdetuko diogu: non egiten duzu txisa eta kaka?? Non egiten dute amak eta aitak txisa eta kaka?? Non garbitzen ditugu hortzak? Erantzuna KOMUNEAN izan behar da.
Erantzuna komunean izateko, horrekin lotutako galdera izan behar da.
GOAZEN KOMUNERA!!! EA BERTAN ALTXORRA AURKITZEN DUGUN!!!
Bitartean, hiru papertxo aurkitu beharko ditugula gogoratu behar diegu.
2. Pista: Komunera heltzen garenean, bigarren papeltxoa aurkitu beharko dute. Begi bistan ipiniko dugu.
PRIMERAN!!! BI PAPEL AURKITU DITUZU JADA!!!!
FROGA:Zuek bakarrik eskuak garbitu beharko duzue, xaboia hartu, igurtzi eta gero lehortu.
GOAZEN HIRUGARRENA ETA AZKENA BILATZERA!
Guk galdetuko diogu: non prestatzen da bazkaria? Non jaten dugu? Erantzuna SUKALDEAN/ESKATZAN izan behar da.
Erantzuna sukaldean izateko, horrekin lotutako galdera izan behar da.
Sukaldera heltzean, papera hozkailuan itsatsita aurkitu beharko dute.
FROGA:Hanka bakar baten gainean jarri eta zenbatu hiru zenbakira arte! 1-2-3….
Hozkailu barruan ALTXORRAREN KUTXA egongo da, eta bere barruan, altxor eder bat!!! Gurea, txokolatea izan da!!
Zuen esku utziko dugu altxorraren aukeraketa! Jateko… marrazteko… jolasteko… zerbait izan ahal da. Argazkien bitartez erakutsiko diguzue zuon altxorrak? Zain edukiko gauzkazue. Bialdu, bialdu!!! Poz-pozik hartuko ditugu eta.
TXAPELDUNAK!!!!!!
Jolasa bukatu da, beraz disfrutatu altxorraz! Eta goazen abestera!
PATXI PIRATA
Kalera irtetzean, kontatu Bermioko istorioak, Izaro uhartean pasatu zena… Piratak etorri zirela… Nolakoak diren Piraten baporak… guk portuan ditugunak, desberdinak direla erakutsi…
ABORDATZERA!!!!!
Bukatzeko, zuok bidalitako argazkiekin bideotxoa egin dugu! Laguntxoak ikusteko irrikitan? Hemen agertuko dira batzuk!!