JOLASAK, KARAOKEA eta ERREZETAK

Asteburua hurbil daukagunez eta pixkat errutinatatik irteteko, hemen doakizue aste honetako proposamenak.

Ez ahaztu bihar San Bariku dela eta gure abestia abestu behar duzuela;

San Bariku, bihar da etzi Jai! San Bariku ai ze guay ze guay!!!!

 Agian konturatu zarete abesti berriren bat egon dela, honela bada, egunero abestu, holan ikasten dira eta! Eta ez ahaztu gure kultureagaz lotuta dauden abestiekaz belaunaldiz belaunaldi diraun behar dutelako! Gure hizkuntza eta kultura zaindu behar ditugu!

EUSKERA

Bagoaz  sukaldatzeraaaa!!!!  Errezeta desberdinak prestatzera, ea zelan moldatzen zareten!

Amantala jantzi, sukaldariaren txapela eta goazen berriro sukaldea hankaz gora ipintera!

  • MARRUBIZKO BATIDOA (edo beste edozein fruta izan daiteke, zuen gustokoena))

Beharrezko osagaiak:

600g marrubi, 4 arraultza, 200g azukre, litro erdi esne, koilarakada bat arto irin, 100g esnegain likido.

Urarekin garbitu marrubiak eta txapela (berdea) kendu. Ondoren, esnearekin batera birrindu. Iragazkitik pasa.

Irabiatu gorringoak bakarrik, azukrerik gabe. Behin ongi irabiatutakoan, gehitu arto-irina eta marrubi purea.

Bota nahasketa osoa kazola batera eta berotu ur-bainuan. Jarraitu irabiatzen loditu arte.

Ondoren, sartu izozkailuan eta utzi barruan ordu eta erdiz.

Nahasketa izozkailutik atera aurretik, irabiatu zuringoak elur-puntuan.

Atera izozkia izozkailutik, irabiatu eta behin irabiatutakoan, nahastu esnegainarekin eta zuringo harrotuarekin.

Sartu berriz ere izozkailuan eta utzi barruan ordubetez.

Atera izozkia eta platerera atera aurretik eman azken ukitu bat irabiagailuan.

  • PALMERATXOAK

Beharrezko denbora 30 minutu izango dira gutxi gorabehera eta osagai bi baino ez ditugu erabiliko; azukrea eta hostore-orea.

Lehendabizi hostore-orea erabiliko dugu. Mahai gainean jarriko dugu eta osorik zabalduko dugu. Behin zabalduta dagoenean, alde batetik eta bestetik…

Haurrak alde batetik hasi daiteke eta gurasoa beste alde batetik, erdigunean dena kiribilduta gelditu arte.

Orain oreak forma luzenka izango du. Labana hartu eta bi zentimetroko lodierarekin ebakiko dugu orea (hau gurasoak egingo du).

Palmeratxo guztiak ebakita daudenean, labean jarriko ditugu bata bestearen ondoan, baina zentimetro bateko distantziarekin.

Labea jarriko dugu kontu handiz, 180 graduko tenperaturan eta 20 minutuz. Ondoren hozten utziko ditugu.

30 bat minutu igarotzean gurasoak palmeratxoak eginda eta epel daudela konprobatuko du eta hala izanez gero haurrak labetik aterako ditu. Plater batean jarriko ditugu eta azukrea nahi beste botako diegu gainetik. ON EGIN!!

TXOKOLATEZKO TARTA

 

Bukatu dugu jada sukaldaritza tailerragaz eta tripa bete-beteta dugularik, ipuin barri bat entzuteko prest gaudela uste dugu. Protagonista ezagun egingo zaizue, baina oraingoan,  egun bizitzen gauden egoeraren etorrera azaltzen digu, beraz ikusi ezazue!

 

Ipuina ikusi, entzun, sentitu… ostean, orain urte batzuk, gure ikastolak eginiko LIPDUDa ikusteko aukera dugu, denbora piloa pasa da grabatu zenetik, baina ikusteko modukoa danez, hor doa!  Bidea gara!

GOAZEN JOLASTERA

  • EZKUTAKETA JOLASA

NOLA JOLASTEN DA? Ezkutaketan jolastu behar duten pertsonen artetik bilatzailea (geratzen dena eta zenbatu behar duena) zotz eginez aukeratzen da. Bilatzaileak etxea izeneko pareta edo adosten den zerbaiti begira begiak itxita dituela zenbaki kopuru bat (10 adibidez) kontatu behar du ozenki (bat, bi, hiru, …), beste guztiak etxean ezkutatzen diren bitartean. Kontua bukatzen denean, bilatzailea ezkutatu diren jolaskide guztiak bilatu behar ditu. Bilatzaileak ezkutatutakoren bat ikusten duenean, etxera joan behar du ikusitakoaren izena eta ezkutalekua ozenki esanez. Ikusitakoa bilatzailea baino lehenago iristen bada etxera, etxea ukitu eta “nigatik!” esanez libratu egiten da eta hurrengo txandan berriz ere ezkutatu ahal izango du. Bilatzaileak ezkutatutako guztiak aurkitzen dituenean berriro hasiko da jolasa lehena ikusitakoa geratuz.

ALDAERA: Etxe gisa pilota bat erabil daiteke eta orduan libratzeko pilota jo egin behar da. Bilatzailea lehenago iristen bada, hautemandako haurra harrapaturik geratzen da. Harrapatutako lehenengo haurrak jolastuko du hurrengo txandarako bilatzaile gisa. Jolasa gehiegi ez luzatzeagatik komeni da aurrez ezkutalekuen eremua eta ezkutatutakoak hautemateko gehienezko epe bat finkatzea.

  • ALTXORRAREN BILA

NOLA JOLASTEN DA? Etxekoen artean ezkutatzeko altxor bat adosten da (kutxa bat, pilota bat… zenbat eta txikiagoa izan zailtasun handiagoa) eta etxeko zein gelatan ezkutatu daitekeen adosten da (zenbat eta gela gehiagotan ezkutatu ahal izan zailtasun handiagoa), eta altxorra nork ezkutatuko duen zozketatzen da. Hurrengo txandetan altxorra ezkutatzen duena txandakatuz joan daiteke edo aurkitzen duenak ezkutatu dezake. Parte hartzen duten guztiak etxeko gela batean itxiko dira eta 60 arte zenbatuko dute altxorra ezkutatu behar duenak altxorra ezkutatu bitartean. 60 zenbatzen dutenean altxorra bilatzen hasiko dira aurkitu arte.

ALDAERAK:

-Altxorra ezkutatu duenak “hotz” eta “bero” esanez bilatzaileei lagundu diezaieke.

-Altxorra ezkutatu duen tokiaren pistaren bat eman diezaieke.

-Altxorra ezkutatzearena txandaka egin eta bilatzaileek txanda bakoitzean behar duten denbora gehitzen joan eta ea zein ezkutatzailek gehitzen duen denbora gehien.

 

Published by gukdakubrekeke

Kaixo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: