Laister San Juan bezpera dugu eta dakizuen moduan, gure herriko plazan, suaren inguruan, sorginak dantzan ibilten dira. Arratsaldean batzuk mudak botatzen dituzte sutara , beste batzuk desioak eta batzuetan ere gertatu leiteke, umeak bere burua prest ikustea eta bere txupeteaz agurtzea. Inoiz pardela ere kendu dau baten batek… Umearen desioa bada, aurrera!!! Gogoratu beti umearen hitza entzuten eta errespetatzen.

Guk hemen txupetea uzteko lanketan, lagungarria den ipuintxo batekin gatoz. Batzuk seguru baliogarri izango duzuela. Aurrera ba!!
TXIBIRI TXIBIRITA
BEGIAK IREKITA
BELARRIAK ERNE
ETA AHOA ITXITA
Gustuko izan duzue? Polita ezta? Ba orain tartetxu bat hartuko dugu zuek bidalitako argazki eta bideoekaz egindako muntaia ikusteko!
Musika ikasten ari gara , musika guztiok batera!!
Gabeko azturarekin lotuta
Lagungarri izan ditzakezu ipuin hauek ere:
Eta lasaitzen lagunduko digun mindfunless saio batekin agurtuko gara gaurkoz. Kaixo eguzki , kaixo amalurra … abestiaren bitartez errelajazioa lantzen!!
ZAINDU