Heldu zaigu agur esateko unea eta udako oporrei ongi etorria emateko garaia. Ikasturtea, uste genuena baino laburragoa izan bada ere, elkarrekin bizi izan ditugun uneak, guztion bihotzetan geldituko dira. Pandemiak, une gozo horrek luzatzeko aukera emon ez arren, era batera edo bestera, zuokin gertutasuna sentitzeko aukera bilatu dugu. Batetik blogan bitartez, bestetik telefonoz, bideo deien bidez…
Eskerrik asko gure umeei eta gurasoei, zuok barik ezin izango gendun guzti hau aurrera eraman eta.
Martitzenean agur eta esker onak ikastolan pertsonalki emoteko aukera izan gendun arren, berriro zuon laguntza goraipatu nahiko genuke. Eztau zuolakorik !!! Orain guztiok desiatzen egon garen merezitako oporretaz gozatzeko unea heldu da. Beraz DISFRUTATU FAMILIAN !!!
DENA ONDO ATERAKO DA !!!
Andereño Gotzone , Andereño Amaia eta Andereño Anaren partez gure desiorik onenak!!! PLAZER BAT IZAN DA !!!

UDA ONA PASA !!! BUELTARA ARTE!!!
ZAINDU !!!