Kaixo kuadrila, zelan zabiltzate? Gero eta hobeto, ez? Bermeoko kaleetatik hara eta hona ibiliko zarete ziur asko, agian Bermiotik kanpo era bai! Jada, gure herriko auzo guztiak ezagututa eukiko dituzue, txirrinduz, patinetetan, oinez, korrika…
Etxeko zirkuilu guztiak ondo baino hobeto arakatuta izango dituzue oraingoz, baina bueno, lasai, bagoaz bidean eta… ANIMO!
Jakin dakigu, etxean gaudenetik, pilo bat gauza egin dituzuela amatxugaz eta aitatxugaz eta beste batzutan bakarrik, oso abilak zarete eta. Ikusten ez garan arren badakigu handi-handi eginda zaudetena. Bialtzen diguzuezan argazkietan ere, holan ikusten dugulako. Baina, ikastolara bueltatzen garanean, ikusiko dugu elkar eta erakutsiko diguzue zenbat ikasi duzuen.
Hemen duzue zuek bidalitako argazkien bideotxoa! ikusten dugu aurreko asteko eguraldi ona aprobetxatu duzuela, baina ea aste honetan euriarekin zelako gauzak egiten dituzuen! KLIKATU IKUSTEKO
Gaurkoa hastera goaz, kendu zapatilak, erropa erosoak jantzi, ilea batu… eta yoga saio batekin hasiko gara

Zuotariko inork animaliarik du etxean? txakurra, katua, dortoka, arraina…
Hurrengo ipuinean baserriko animaliak ezagutuko ditugu eta haiek egiten dituen soinuek nola laguntzen dioten gure Tomasi. Begira, begira! Apurtxo bat kontatuko dizuegu…gure Tomas itsua da, ez du ezertxo ere ikusten eta…
BEGIAK IGIRITA
BELARRIAK ERNE-ERNE
AHOA ITXITA
ETA TXIBIRI-TXIBIRITA
IPURDIA JESARRITA
Oso polita eta kuriosoa! badugu hemen bestetxo bat, labur-laburra eta uste dugu zuen gustokoa. Ea zer iruditzen zaizuen!
Ezagutu ditugu animali batzuk, zer deritzozue, eskulan errezen bitartez egiten saiatzen bagara? Ondo, ez? Ba hor doaz eredu batzuk.
Behar duzuen materiala: kartulinak, plastikozko/kartoizko platerak, margoak/hatz margoak, kotoia… eta besterik erabiltzen baduzue ere, ederto! Zuen gustora egin!
Egiten zaudetenean, esan ama edo aitari argazkiak ateratzeko eta andereñori bialtzeko, guk esku zabalik eta pozik hartuko ditugu eta.

Orain, begiratu etxetik, ea aska handirik aurkitzen duzuen. Zertarako? ba zuei hainbeste gustaten zaizuen “masamorratan” ibilteko. Aska hori zuek aukeratzen duzuenarekin betetu, guk ideia batzuk aurkeztuko dizkizuegu eta material batzuk zerrendatuko ditugu. Material hauek banaka, zein nahasturik erabili ditzakezue.
MATERIALA: Bedarra, harea, ogi birrindua, harriak, dilistak, indabak, ura…eskura duzuena. Zuen esku dago!
Prest? jantzi mantala, adurzapi handi bat…eta goazen disfrutatzera!

Oso lasai ibili zarete orain arte, yoga egiten, ipuina entzuten, eskulanak burutzen eta gero xafran. Goazen ba gure gorputza mugitzera, beharrezkoa dugu eta! Abestu eta dantzatu! Eta baliteke egun euritsua denez zelaietatik barraskiloak ikustea!
Uffffff!!!!!! hainbat jarduera eta gero neka-neka eginda egongo zarete. Bueno ba, gaurkoz bukatu dugu.
Hainbat besarkada zuontzako eta nola ez, familikoentzako ere, hemendik horraino.
