Kaixo ekaina!!! Uda usaintsua asmaten duzue? Guk ere bai!!! Ze polito dauden gure zelaiak txibiritekin beteta, zuhaitzak fruitua ematen , txoriak txio-txioka , zerua koloretsu …
Koloreen harira, gaurko erronka koloretsua eta anitza izango da. Umeak nahiago duena egin dezake, guk hemen proposamenak bidaliko ditugu. Hemen pistak:
1- Pila bat gustatzen zaizuen txoko batekin erlazioa du eta andereño Amaiaren gelan kokatzen da…
2- Txoko honetan ispilua eta apain mahaia daude, besteak beste. Asmatu duzuela?
Bai ezta? Ileapaindegi txokoaz hitz egiten ari gara. Gogoratzen zarete?

Hemen pasatzen genuen denbora konturatu gabe. Batzuk atzazalak margozten, beste batzuk laguntxuak orrazten, elkarri soineko eta iduneko ederrak prestatzen …
Gaurko erronka honetan, proposatzen dituguna, hura da. Birgogoratuko ditugu une eder horrek? Desiatzen zaudetela? Seguru!!! Aukera zabalik izten dugu, baina bada ez bada, guk hemen adibide batzuk:
Ondo pasa!!! Familian egiteko ekintza hau, benetan polita!!
Laguntxoak ikusteko gogoz? Begira, begira…
Hor doa bideoa (klikatu gainean)

Orain musika apurtxo bat jarriko dugu. Ezagunak dira ezta? Bai horixe!!
Eguna amaitzeko ipuintxo bat entzungo dugu. Beraz, orain eseri lasai eta …
Txibiri txibirita
ipurdia eserita
begiak erne
eta ahoa itxita
Gaurkoz hemen utziko dugu. Zuon erronkak eskuratzeko desiatzen gaude. Bidali posible duzuen argazki hura!!! Eskerrik asko!!!
Zuon faltiegaz jarraitzen dugu!! Zaindu zuok eta etxekoak!!! Musutxuek!!!
