Oraingo honetan Amatxu guztion eguna gainean dagoala ikusita, zuok zoriontzeko eguna heldu da! Zorionak amatxo maitea!!! Maiatzak 3 an familian elkarrekin gozo ospatzeko prest?
Berezi denak merezi!!!
Eta ospakizun horretarako, amatxuri oparitzeko, lore eder bat sortzen badugu?Animatzen zarete? Bai ezta? Hemen doa ba gure gaurko erronka!
Beharrezko materiala:
- Komuneko tutua
- Papela
- Rotulkiak, margoak…
- Artaziak
- Kola
Etxean gauden bitartean etxeko leku ezberdinak apaintzeko ere balioko digu. Badakizue nor dan lorategiko lorarik ederrena???……..AMATXU ZU! ZEU ZARA!!
Zuok egindakoa lora eder hori erakusteko prest? Seguru baiezt!! Jarri izena eta animatu gure posta helbidera bidaltzen!!
Lora ederra egin duzue bene-benetan!!!!!! Eskuan hartu ta goazen abestera!!!Amatxuuuuuu abesti hau zuretzat da!!
MAITE ZAITUT AMATXO!
MUNDURAT EMAN NINDUZUN!
Abesti lasaia, sentimendu handiduna, beraz, besarkatu familian, laztandu, hitz egin goxo-goxo, maitatu ingurukoak, erakutsi maitatzen, esan hitz polit horiek, MAITE ZAITXUT!… ezinbestekoa da eta!
Ipuin hau oso polita da gure txikitxoentzat, Garbantzito da protagonistaren izena, baina molda dezakezue eta zuen seme-alaben izena ipini. Zenbat modu dauden gauza berdina esateko… Pilooooooo
Ikastolan abesten dugun abestitxo hau, agian ez duzue ezagutuko, baina lasaiiiii aukera duzue orain!
AMATXU ZER NAHI (DO)ZU?
POLITA ZARA ZU
MOSOTXU NAHI DOZU?
NEUK EMONGO DEUTSUT!
MUAAAAAAA
Oso pozik gaude, pasadan astean zuoi proposatutako erronkak eduki duen arrakastaz. Parte-hartze ederra izan duzue! Denbora piloa daramazue zuen laguntxoak ikusi gabe. Bideo txiki honen bidez, aukera paregabea, distantzian baino ez bada ere, behintzat elkar ikusi ahal izango zarete. Hor doa! Zuen gustokoa izatea espero dugu. (klikatu)
BETIKOAK BETIRAKO!!!