KURRIN-KURRIN!

 

GURE AURKEZPENA (klikatu)

Gaurkoan ipuina betiko moduan kontatu beharrean ANTZERKIA prestatu dugu. Gure txikitxoak ondo ezagutzen dituzte protagonistak, batez ere Otsoaaaaa!!!!

Hiru txerrikumeen antzerkia (Klikatu Andereño Amaia antzezten ikusteko).

Eta zelan ez antzerkiarekin lotuta abestia!

Abestiko bideoan ikusten den moduan, gu ere izan gaitezke txerritxoak, apaingarri gitxi batzuk ipintzen baditugu…. ikusi aukera desberdinak daude eta!!!

  • Yogur poteak margoztu… edo agian larrosak aurkitzen dituzue eta sudurrean ipini.
  • Korona baten bitartez ere, txerri bihurtu gaitezke!
  • Atzamarrak margoztu, tela zatitxo edo paperarekin estali eta atzamarretan txarri eta otsoa jarri!
  • Antzerkian agertzen den guztia marrazten badugu eta gero palotxoak jartzen baditugu, hor duzue antzerkirako guztia.

Zein aukeratu duzue azkenean??? KURRIN, KURRIN!!!

Txerrikumeak egin ostean, etxetxoak falta dira! Hemen, adibide batzuk aurkitu ditugu, baina psikogelan beraiek sortzen dute koltxoneta eta izarekin izugarrizko etxeak, beraz, eman aukera eta elkarrekin eraiki!

Dena prest baldin baduzue, orain ipuina etxetxo barruan ere konta dezakezue!!!!

Gaurkoan ipuina zuen esku utziko dugu, ziur etxetik hainbat ipuin zoragarri dituzuela guk ez ditugunak ezagutzen, baina gure txikiak gustuko dituztenak, beraz disfrutatu eta konta etxeko ipuina. Gogoratu hasiera nola egiten dugun…

Begiak igirita

belarriak erne-erne

ahoa itxita eta

txibiri txibiri txibirita ipurdia jesarrita.

Ipuina

Eta bukatzean……KATU KATU KATU, BU….KA…TU!!!

Zein polita den elkarrekin irakurtzea, ipuinak kontatzea, bizitzea, pertsonaiak sentitzea… egunerokotasunean egin, oso aberasgarriak dira ipuinak eta istorioak!!!

Hurrengorarte pocahontas-saludo-83409

Published by gukdakubrekeke

Kaixo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: