Esnatu, gosaldu…eta goazen barriro ere…
Begiak igirita
belarriak erne-erne
ahoa itxita eta
txibiri txibiri txibirita ipurdia jesarrita.
Begiratu dezaket zure pixoihalean?
Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa
Txomin Komunean
Ipuinak zuen gustokoak izan dira? Ziur baietz edo horrela espero dugu behintzat.
Goazen ba abestera!
Zuei asko gustatzen zaizuen kanta batzuk ditugu hemen:
“Sagu txiki”, “txiki txikia” eta zelan ez “bat, bi, hiru, lau” gure herriko kanta polit bat.
Ea nola entonatzen duzuen! Badoaz!
Sagu txiki
Txiki txikia
Bat, bi, hiru,lau→ Bermioko abestia. Klikatu entzuteko abestia
https://ahotsak.eus/bermeo/pasarteak/brm-068-004/
Orain, musika lasaia jarri eta pazientzia apur batekin, hartu ”palangana” bat, mota guztietako tapoiak sartu, urez estali eta koilara baten laguntzaz, banan-banan hartzen joan. Ea zenbat hartzea lortzen duzuen!
ANIMOOOOOO!!!!!!
Aulki bat hankaz gora ipini. Hanken ingurutik film transparentea jarri tente eta errotulatzaileekin edota hatz margoekin gozatu!
Gaiagaz lotuta, zuontzako interesgarria den artikulu bat doatsue:
Esfinterren kontrola
Umeen bizitzan aldaketa esanguratsuak gertatzen dira, eta horietariko bat esfinterren kontrola da, pixoihala uztearena, alegia. Aldaketa horrek eragina du umeak bere buruarekiko duen konfiantzan nahiz haren garapen psikikoan. Hori dela eta, ezinbestekoa da ondo aukeratzea pixoihala bertan behera uzteko momentua eta modua ere; hau da, presio barik egin behar da, zigor barik, haserrealdi barik, eta ziur gaudelarik umeak helduta daudela erronka hori gainditzeko. Izan ere, sarri askotan pixoihala kentzen diegu helduoi interesatzen zaigulako: oporrak ailegatu direlako edo anaia/arreba izango dutelako, eta umeen garapena ez dugu aintzat hartzen. Baina esfinterren kontrolak garapen fisiko eta neurologikoarekin du zerikusia, beraz, arlo horretan heldutasuna izan arte, umeek ez dituzte esfinterrak kontrolatuko.
Hala bada, pixoihala uzteko erabakia ez dute gurasoek euren kabuz hartuko, edo irakasleok geure kabuz; umeak ere kontuan izan behar dira. Helburua modu egokian lortzeko, umeek ere parte hartzea da onena. Nolanahi ere, kasu batzuetan umeak prestatuta egoten dira eta eurek hartzen dute erabakia; baina beste batzuetan, aldiz, gurasoak dira erabakia hartzen dutenak. Eta erabakia gurasoek hartu behar badute, komeni da umeak prestatuta dauden ala ez jakitea; umeak erronkari aurre egiteko gai baldin badira baina ez badute nahi, gurasoek animatu beharko dituzte.
Yolanda González Varak Amar sin miedo a malcriar liburuan aipatzen ditu kontuan hartzekoak diren bi pauso:
– Alde batetik, ea umeek badakiten bustita dauden ala ez: bustita daudenean, esan egiten dute (“Ama, txiza!”); baina horrek ez du esan nahi pixoihala kentzeko prestatuta daudenik, txiza egin dutela konturatu direla baino ez digute jakinarazi nahi.
– Bestetik, ea umeek badakiten busti edo zikindu egingo direla: hurrengo pausoa da. Umeek soinean egin aurretik esaten dute txiza edo kaka egingo dutela, hau da, zerbait gertatuko dela jakinarazi nahi digute; hori hainbat egunetan gertatzen denean, pixoihala kentzeko momentua da.
Behin pixoihala kentzeko erabakia hartuta, nola egin:
Pixoihala kenduko diegula jakinaraziko diegu umeei, eta txiza komun txiki batean egingo dutela ere bai.
Umeak euren garapenaren partaide izateko, gomendatzen da haiekin joatea pixontzia erostera, gehien gustatzen zaiena aukeratu dezaten. Gomendagarria da pixontzia erabiltzea, ume batzuek likidotzeko larritasuna deritzona izaten baitute; hau da, uste izaten dute ura bezala haiek ere komuneko zulotik behera joan daitezkeela. Beste batzuek, aldiz, ez dute inolako arazorik izaten kaka zein txiza nagusien komunean egiteko.
Gerta liteke umeek txiza eta kaka kontrolatuta izan baina atzerapausoa ematea. Familian egoera bereziren bat suertatzeak ekar lezake hori (anaia edo arrebaren bat jaiotzea, familiakoren bat hiltzea…). Halakoetan, helduok lasai egon behar dugu, eta umeen jarrera ulertzen saiatu. Psikologikoki ondo ez daudelako ematen badute atzerapausoa, helduoi dagokigu egoera aintzat hartzea eta prozesua berriz lantzea. Atzera ere pixoihala janzteko aukera eman diezaiekegu umeei; ziur aski, egoera bere onera etortzen denean edota ulertzen dutenean, utziko diote pixoihala erabiltzeari.