SENTITZEN DUT, BERAZ NAIZ!

Egun on!

Goizean goizetik heldu dira ikastolara Olatz, Markel, Itsasne eta Haizea gurasoekin adin desberdinetako lagunekin elkartu eta jolasteko prest. Gela batetik bestera goazen heinean…..

-Heldu da jada autobusa!

-Badatoz gure laguntxoak!

-Egun on Imanol, egun on Eneko, egun on Izaro…  Txamarrak eta motxilak kentzen lagundu ostean, bakoitzak bere kakoan eskegiko du.

-Kurtsoa hasi denetik, zenbat gauza egiten dituzuen zuek bakarrik!

-Jarraitu etxean ere zuek bakarrik egin daikezuena egiten, txapeldunak zarete eta!

Badatoz Lore eta Haizea sukaldatzeko prest eta amantala janzteko laguntza eskatzera. Eta euren atzetik Nere,

-niri ere bai andereño!, esanez.

-Bai laztana, itxaron zure txanda, banoa eta.

-Zein polito zabiltzaten sukalde txokoan bazkaria prestatzen . Aitor, Aimar eta Alain ere zuekin sukaldatzen dabilz, ez?

Bestalde, lasai gunean ere Kerman eta Unai dagoz ipuin bana irakurtzen eta euren ondoan Sara, beste ipuin batekin Amaiur eta Udaneri kontatzen.

Naia, Laia, Eñaut, Alize…badabilz hara eta hona lotu ere egin barik eta eurekin batera Gari eta Inhar korrika dabilzen bitartean baloi berbera hartzera hurreratzen dira, baina  badabil Ibon txuteak emoten  eta esaten… Aiba Markel, txuteee!!!

Panpin txokoan berriz, panpinak hara eta hona pasitan daramate  Nilek, eta  Iraiak, baina batzuk biluzik daudenez Paule eta Maialen erropak janzteko ahaleginetan dabilz.

-Tok tok tok (atea joka dabilz), badoa andereño…

-Begiraaa June etorri da! Egun on June!

eta Itsasne, hori entzuterakoan June besarkatzera hurreratzen da.

Horrenbeste lagun eta mugimenduaz araz bat apurtu zaigu, baina lasai!! Unax eta Luka gure gelako arotzak badatoz konpontzera, beharrezko tresnak hartu eta badoaz lanera.

Bat-batean mozorro eta antzerki txokotik entzuten daaaaaa

– Andereño imini!!

– Zelan esaten da laztana?

– Andereño mesedez imini!

– Bai Noa oraintxe nago zurekin eta Edurnezurin mozorroa janzten laguntzen diot, Arenek txapel dotorea janzten du, Nikolek pailazoaren txalekoa, Izei berriz bakeroaren txapelagaz dabil eta Izaro ispilu aurrean jarrita abesten eta dantzatzen.

Ondoan garraio txokoa dago. Bertan Issam eta Amets suhiltzaile,garabi,autoekaz… jolasean. Mirenek eta Naiak orduan ideia ederra eduki dute eta errepidea sortzen hasi dira. Egurtxo bat beste batekin lotu eta begira zeren errepide ederra lortu duten!

Halako batean!!! RING RING!! entzuten da.

Sukalde txokotik dator  Alessia deika. Ilaregaz batera itsosupeteko hamaiketakoa prestatu dute.

– Andereño probatuko dugu?

– Baiii noski!!!

Elkarrekin  fruta mazedonia jan eta orain lasai egoteko unea heldu da….

BEGIAK IGIRITA

BELARRIAK ERNE ERNE

AHOA ITXITA

TXIBIRI TXIBIRI TXIBIRITA

IPURDIA JESARRITA

  • KOLOREETAKO MUNSTROA

HAU DA IPUINA… TALO BURDINA!!!

  • ARROXALI  (Sentimenduak: hasieran tristura gero poza)

ETA KATU KATU KATU

IPUINA BUKATU!!

Sentipenen adierazpena

Tartetxu bat hartu eta orritxu baten margo, errotulatzaile…nahi duzunarekin  adierazi ipuina entzun ostean zer sentitu duzun!!!

Aaaaa eta bukatzen duzunean ez ahaztu etxeko artisten txokoan jartzen.

Aurrera gure artistak!!

Orain emozio-aurpegi ezberdinak egingo ditugu, etxetik dugun material ezberdinekin eta hurrengo ariketa egiteko erabili:

EMOZIO AURPEGIAK

Zelan sentitzen naiz …

-Txokolatezko tarta jaten dudanean?

-Otsoaren ipuina entzuten dudanean?

-Laguntxoak jostailua kentzen didanean?

-Amatxok edo aitatxok kilikiliak egiten dizkidanean?

-Min hartzen dudanean?

HAUR MAISAIAK 

Laztanak, kili kiliak… sentitu eta goazen errelaxatzera.Ummm!!! ze gozoooo amatxu!!! aitaren masai gozo honek!!!

ORAIN GOAZEN DANTZATZERA ETA ABESTERA!!!

MUGITU ESKELETOA!!! Aurrera beti!!!

ZARENA ZARELAKO

Nire gorputza da

Oraingo honetan irakurtzeko artikulua  jarri beharrean, bideo bat eskeintzea pentsa dugu.

Irakurtzeko denbora ateratzea ez dela erreza?

Lasai ,  bideo interesgarria eta laburtxua da beraz ,agian, entzuteko tarte bat bai, ezta?

Ezagutzen duzue hizlaria?

Baiiii , Ikastolako gurasoa izateaz gain emozioetan aditua ere dugu Aritz!

Aurrera gure bideoa!!

 

HELDU ZAIGU EGUENA, ALKARREKIN GOZATZEKO EGUNA!!!!!!

Esnatu, gosaldu…eta goazen barriro ere…

Begiak igirita

belarriak erne-erne

ahoa itxita eta

txibiri txibiri txibirita ipurdia jesarrita.

Begiratu dezaket zure pixoihalean?

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa

Txomin Komunean

Ipuinak zuen gustokoak izan dira?  Ziur baietz edo horrela espero dugu behintzat.

Goazen ba abestera!

Zuei asko gustatzen zaizuen kanta batzuk ditugu hemen:

“Sagu txiki”, “txiki txikia” eta zelan ez “bat, bi, hiru, lau” gure herriko kanta polit bat.

Ea nola entonatzen duzuen! Badoaz!

Sagu txiki

Txiki txikia

Bat, bi, hiru,lau→ Bermioko abestia. Klikatu entzuteko abestia

https://ahotsak.eus/bermeo/pasarteak/brm-068-004/

Orain, musika lasaia jarri eta pazientzia apur batekin, hartu ”palangana” bat, mota guztietako tapoiak sartu, urez estali eta koilara baten laguntzaz, banan-banan hartzen joan. Ea zenbat hartzea lortzen duzuen!

ANIMOOOOOO!!!!!!

MOTRIZITATE FINA2

 

 

 

 

 

Aulki bat hankaz gora ipini. Hanken ingurutik film transparentea jarri tente eta errotulatzaileekin edota hatz margoekin gozatu!

Film transparentea margozten

Gaiagaz lotuta, zuontzako interesgarria den artikulu bat doatsue:

Esfinterren kontrola

Umeen bizitzan aldaketa esanguratsuak gertatzen dira, eta horietariko bat esfinterren kontrola da, pixoihala uztearena, alegia. Aldaketa horrek eragina du umeak bere buruarekiko duen konfiantzan nahiz haren garapen psikikoan. Hori dela eta, ezinbestekoa da ondo aukeratzea pixoihala bertan behera uzteko momentua eta modua ere; hau da, presio barik egin behar da, zigor barik, haserrealdi barik, eta ziur gaudelarik umeak helduta daudela erronka hori gainditzeko. Izan ere, sarri askotan pixoihala kentzen diegu helduoi interesatzen zaigulako: oporrak ailegatu direlako edo anaia/arreba izango dutelako, eta umeen garapena ez dugu aintzat hartzen. Baina esfinterren kontrolak garapen fisiko eta neurologikoarekin du zerikusia, beraz, arlo horretan heldutasuna izan arte, umeek ez dituzte esfinterrak kontrolatuko.

Hala bada, pixoihala uzteko erabakia ez dute gurasoek euren kabuz hartuko, edo irakasleok geure kabuz; umeak ere kontuan izan behar dira. Helburua modu egokian lortzeko, umeek ere parte hartzea da onena. Nolanahi ere, kasu batzuetan umeak prestatuta egoten dira eta eurek hartzen dute erabakia; baina beste batzuetan, aldiz, gurasoak dira erabakia hartzen dutenak. Eta erabakia gurasoek hartu behar badute, komeni da umeak prestatuta dauden ala ez jakitea; umeak erronkari aurre egiteko gai baldin badira baina ez badute nahi, gurasoek animatu beharko dituzte.

Yolanda González Varak Amar sin miedo a malcriar liburuan aipatzen ditu kontuan hartzekoak diren bi pauso:

– Alde batetik, ea umeek badakiten bustita dauden ala ez: bustita daudenean, esan egiten dute (“Ama, txiza!”); baina horrek ez du esan nahi pixoihala kentzeko prestatuta daudenik, txiza egin dutela konturatu direla baino ez digute jakinarazi nahi.

– Bestetik, ea umeek badakiten busti edo zikindu egingo direla: hurrengo pausoa da. Umeek soinean egin aurretik esaten dute txiza edo kaka egingo dutela, hau da, zerbait gertatuko dela jakinarazi nahi digute; hori hainbat egunetan gertatzen denean, pixoihala kentzeko momentua da.

Behin pixoihala kentzeko erabakia hartuta, nola egin:

Pixoihala kenduko diegula jakinaraziko diegu umeei, eta txiza komun txiki batean egingo dutela ere bai.
Umeak euren garapenaren partaide izateko, gomendatzen da haiekin joatea pixontzia erostera, gehien gustatzen zaiena aukeratu dezaten. Gomendagarria da pixontzia erabiltzea, ume batzuek likidotzeko larritasuna deritzona izaten baitute; hau da, uste izaten dute ura bezala haiek ere komuneko zulotik behera joan daitezkeela. Beste batzuek, aldiz, ez dute inolako arazorik izaten kaka zein txiza nagusien komunean egiteko.
Gerta liteke umeek txiza eta kaka kontrolatuta izan baina atzerapausoa ematea. Familian egoera bereziren bat suertatzeak ekar lezake hori (anaia edo arrebaren bat jaiotzea, familiakoren bat hiltzea…). Halakoetan, helduok lasai egon behar dugu, eta umeen jarrera ulertzen saiatu. Psikologikoki ondo ez daudelako ematen badute atzerapausoa, helduoi dagokigu egoera aintzat hartzea eta prozesua berriz lantzea. Atzera ere pixoihala janzteko aukera eman diezaiekegu umeei; ziur aski, egoera bere onera etortzen denean edota ulertzen dutenean, utziko diote pixoihala erabiltzeari.

 

 

KARAOKEA eta ERREZETAK

Asteburua hurbil daukagunez eta asteguneko errutinatatik pixka bat irteteko hemen doakizu gure izugarrizko proposamena.

Bihar san bariku abesteaz gain, beste abesti batzuk jarri  ditugu karaokean abesteko etxeko guztiok batera! Hartu mikrofonoa (txanpu potea, zapatilla, mandoa edo antzeko zerbait) eta abestera!!!!!!!!!!!!

  • Paristik natorren artista bat naiz ni

  • Xalala Riki Riki

  • Sorgina Piruliña

  • Txiki txikia

  • Ahoa bizi, belarriak prest!

  • Ikastolako trena

  • Musua, MUSU ERRALDOI BAT UME BAKOITZARI ANDEREÑOEN PARTEZ!

 

  • Astonauta tronpeta flauta

  • Baby shark, umeek erakutsi digute abesti hau eta zenbat disfrutatzen dute dantzan eta abesten!

 

ERREZETAK

Amantala jantzi, sukaldariaren txapela eta goazen sukaldea hankaz gora ipintera!

Ez ahaztu beharrezko osagaiak  ateratzen eta tresna egokiak  eskura ipintzen.

Has gaitezen ba!

Mazedonia

PIZZA

Orain gustoko duzuen hori!!!

BIZKOTXOA SUKALDATUKO DUGU

Martxoko egun hauetan urteak betetzen duzuen horientzako URTEBETETZEKO bizkotxoa ere izan daiteke.

Animatu eta sukaldatu bizkotxo eder hau familian!!

Aaaaa eta ez ahaztu kandelak!!!

ZORIONAK gure ume gozoei!!!

Zorionak da musu bat zuretzako!!!

 

 

 

 

UDABARRIA HELDU DA!

Begiak igirita,

belarriak erne-erne,

ahoa itxita eta

txibiri txibiri txibita

ipurdia jesarrita.

Ipuina entzun, ikusi, sentitu… ostean goazen gure ahotsak entrenatzera. Zelako abesti politak ditugun zuentzako! bata zuen amatxu eta aitatxugaz abesteko eta bestea entzun eta disfrutatzeko…

  • Tximeleta mendian

  • Vivaldiren Udaberria

Orain goazen gorputza mugitzera!

Oraingo honetan teknika barri baten bidez egingo dugu; Mindfulness. Teknika honek budismoan du jatorria, baina ikuspeg zientifikotik ez da aplikatu 70eko hamarkadara arte.

Mindfulness-a lantzeak haurrei lasaitzen lagunduko dien teknikak erakutsiko dizkie, barneko eta kanpoko esperientziaren kontzientzia berreskuratzen eta beraien akzio eta harremanetan zuhurragoak izaten.

Beraien hitz eta ekintzek dituzten ondorioez jabetzen ikasten dutenean, gainontzekoak ere kontuan hartzen ikasten dute helburuak eta plangintzak zehazteko orduan, eta izan daiteke euren buruekin hobeak izatea porrot egiten duten momentuan, erreala izan edo ustea soilik.

Beraien gorputz eta buruek nabarituko duten lasaitasunari esker, adi egoteko gaitasuna eta ikaskuntza hobetu egingo dira.

Arreta hemen eta orainean jartzen ikasiko dute, momentuan gertatzen ari denaren gainean, eta honek kontzentrazioa hobetzen eta hausnartutako erantzun bat ematen lagunduko die.

Entrenamenduaren eta praktikaren bitartez, ziurrago sentituko dira eta inguru deberdinetara eta momentu bakoitzeko egoeretara hobeto moldatzen ikasiko dute.

Ikuspuntu berri honetatik, beraien buruekin eta besteekin maitagarriagoak izan a ahalko dira, jokaera zakar, suntsitzaile edo larderiazkoak alde batera utzita.

Beraien buruekin, familiekin, ikaskideekin eta lagunekin dituzten harremanak era nabarian hobetuko dira.

  • TXIMELETEN IPUIN MAGIKOA

Gorputza mugitu ostean, eskulan desberdinak egiteko proposamena datorkizue, etxetik bilatu materiala eta ea zer irtetzen den!

Beharrezko materiala: komuneko tutua, makarroiak, dilistak, oihal edo hari zati bat, kolore desberdineko margoak, tenedora, botoiak…

Orain zuretzat tartetxo bat bilatu irakurketa interesgarri eta lagungarria eskeniko dizugu.

KASKETAK

Jaiotakoan, umeek nahitaez behar dute helduaren laguntza bizitzeko; haien mendekotasuna erabatekoa da. Baina egoera hori aldatzen hasten da umeek bi urte inguru dituztenean; izan ere, oinez ibiltzen hasten dira, bakarrik elikatzeko gai dira… Independenteak izateko gaitasunak garatzen dituzte, alegia. Bizitzaren hasieran atxikimendu-irudiarekin lotura izatea ezinbestekoa baldin badute, garapen-momentu horretan harengandik banantzeko beharra daukate. Eta beharrizan hori sortzen da nork bere desioak, nahiak edo beharrak dituela sentitzen duenean. Ondorioz, halakoak adierazteko beharra sortzen zaie umeei, baina emozio edo nahi horiek kudeatzeko eta komunikatzeko gaitasun urria dutenez, kasketak harrapatzen hasten dira euren eta helduen arteko desadostasunak agertzen direnean.

Garai horretako ezaugarri aipagarria da umeen ezetza. Edozein gauzari Ez! esaten diote; adibidez,  “Ez dut kalera joan nahi!” edo “Ez dut hori jantzi nahi!” Umeak atxikimendu-irudiarengandik banantzen direnean, ezetz esaten dute euren nortasuna finkatzeko; hau da, Ni ez naiz zu, ni neu naiz. Oraindik ez dakite zehatz-mehatz nor diren, baina badakite nor ez diren. Horren ondorioz, gatazka eta arazo handiak sortzen dira, eta kasketa bihurtzen dira.

Halako egoerei aurre egitea zaila izaten da, umeek eztanda egiten dutenean modu gogorrean egiten dutelako; negar egiten dute, oihuka aritzen dira,  kontrolik gabe mugitzen dira… Jakina, helduoi dagokigu-eta kasketari zentzua eta erantzuna ematea.

Jarraibideak

  • Helduok umeekin ezartzen ditugun loturek ziurrak izan behar dute; eta horretarako, umeen beharrizanak ase egin behar ditugu, hain zuzen ere  umeek asetzea behar dutenean: loan, elikaduran, higienean, atsedenean, jolasean… Baina batzuetan, gure beharrizanak lehenesten ditugu umearen  erritmoak errespetatu beharrean. Esaterako, nekea kasketa askoren zergatia izaten da; helduok ere haserretzeko joera dugu nekatuta gaudenean.
  • Kasketari zentzua eman behar diogu: noiz gertatu den, zer egiten ari zen umea une hartan, nola dagoen orain… Adibidez: umearekin erosketak egiten ari bagara, edota ostirala izan eta umea eskolan nekatuta badago, ume horrek kasketarekin adierazi nahi digu nekatuta dagoela. Beharbada, helduok horrelako egoerak saihestu beharko genituzke kasketa agertu baino lehen.
  • Umeei hitzak eta baliabideak eman zer gertatzen zaien adieraz dezaten, hau da, gertatutakoa deskribatzeko. Haiekin lasai hitz egin, azaldu zergatik ezin duten hau edo hura egin: “Orain etxera joateko momentua da, gaua da-eta, beraz, ez gara hemen geldituko.”. Horrela, umeei errespetuz eta lasaitasunez hitz eginez gero, antzera jokatzen eta gainerakoak berdintsu tratatzen ikasiko dute.
  • Kasketek nekea eta ezintasuna eragiten digute helduoi, eta zigorra erabili ohi dugu horri aurre egiteko, edota ez ikusiarena egin. Eta jokabide horrek helduontzat erosoa ematen badu ere, umeei frustrazioa eta amorrua eragiten die, eta abandonatuta sentitzen dira. Umeekin enpatia izatea ezinbestekoa da, izaten dituzten frustrazioei edota adierazteko ezintasunari zentzua emateko, eta, batez ere, eurei komunikatzeko erremintak emateko. Gu behar gaituzte, gure maitasuna, gure ulermena eta ziurtasuna.
  • Gure jarrera oso garrantzitsua da, geu gara-eta ziurtasuna eman behar dien heldua. Gu lasai egotea ezinbestekoa da; beraz, autokontrola garatzen ikasi behar dugu. Hau da, kasketak gertatzen direnean lasai egon behar dugu, patxadatsuak eta ulerkorrak izan. Askotan, ez dakigu zergatik harrapatzen dituzten kasketak, eta eurei adierazi behar diegu hori: “Asko maite zaitut, eta zuri laguntzeko nago hemen; ez zaitut utziko. Baina ez dizut kasketarik onartuko. Zer gertatzen zaizun ez badakit, ezin izango dizut lagundu.”
  • Helduok barneratu egin behar dugu umeek ez dituztela gauzak egiten gure arreta erakarri nahi izate hutsagatik; euren komunikatzeko era da. Umeek ez dituzte kasketak harrapatzen gu izorratzeko, gurekin komunikatzeko baizik. Haien mailara jaisten bagara, eurekin garatuko dugun komunikatzeko era ezegokia izango da. Oihu egiten badiegu edo oldarkortasuna erabiltzen badugu, ulertuko dute bortizkeria erabiltzea egokia dela.
  • Helduok oso burugogor izan gaitezke ohiturekin; baina ulertu behar dugu umeekin ustekabeak ohikoak izango direla. Beraz, guk ezarri behar dizkiogu mugak geure buruari: malguak izatea, umeen lekuan jartzea eta planak aldatzea lagungarria izaten da. Pentsatu behar dugu hainbat egoera edo ekintza benetan beharrezkoak diren ala ez: “Benetan joan behar al dugu orain umearekin erosketak egitera? Benetan egon behar al dute adin horretako umeek ordu eta erdi luze korroan jesarrita?”
  • Ahal bada, zenbait aukera eman. Beti jakin beharko genuke zeintzuk diren umeei gustatzen zaizkien ekintzak edo jolasak, beste irtenbideren bat eskura izateko; “Orain etxera joango gara, sasoia da-eta. Badakit ez duzula nahi, baina etxera iritsitakoan bainatu egingo gara, jakin dakit-eta oso atsegin duzula.”
  • Denok behar ditugu mugak gure bizitzan; beraz, ezezko batzuk saihestu daitezke, baina beste batzuk ez. Adibidez: “Aiztoek ebaki egiten dute-eta, ez hartu!” edo “Autoan ez joan uhala jantzi gaberik!”. Hau da, ezinezkoa da kasketa eragiten duten egoera guztiak saihestea, eta gainera kaltegarria ere gerta liteke –frustrazioa ezin da beti saihestu–.

Arestian aipatutako guztiak ez baitira barneratzen errazak, jarraibideak behin eta berriz errepikatuko ditugu eragina izan dezaten; izan ere, jokabideak ez dira egun batetik bestera aldatzen. Kontuan izan behar dugu umeak gai diren ala ez guk nahi dugun hori egiteko; alegia, garapen-prozesuarekin bat datorren ala ez. Argi izan behar dugu umeen eredua garela, gure jarrerak errepikatuko dituztela eta arazoak konpontzeko erabiltzen ditugun baliabideak ikasi eta erabili egingo dituztela.

BESARKADA GOXO BAT ETA EGUENAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!