Heldu zaigu eguena, elkarrekin gozatzeko eguna! Badakigu gure erronkari itxaroten zaudetena. Ba, oraingo honetan, hainbeste gustatzen zaizuen dorrea eraikitzea proposatzen dizuegu.
Zelan? Ba, zuen irudimena hegan jarri eta… zerekin otu zaizue egitea?
Guk, zapata kaxekin, edalontziekin… egin dugu. Irrikitan zaudetela gurea ikusteko? Begira ba, hor doa!
Zerekin egin duzue? Oraindik eraikita jarraitzen du? Edo guk egin dugun bezala, bat, bi eta hiru…zenbatu eta psikogelan egiten dugun moduan bota duzue?
Hainbeste denbora psikogelara joan barik. Gogoratzen duzue oinetakoak gelan erantzi eta danok elkarrekin pasilotik psikogelarantz joaten ginenean? Sartu, jesarri eta bakoitzak bere burua aurkeztu, arauak gogoratu eta…zutundu ostean, dorrea BOTAAA!!!
Saioa amaitu ostean, barriro jesarten ginen eta danon iritziak kontuan hartuz, egun bakoitzean gauza ezbardinak egiten genituen, baina…urten baino lehen…
Ipuinen bat eskatzen zabiltzate? Bai, noski, zuei pilo bat gustatzen zaizkizue eta. Ba, psikogelan gaudenean sarritan eskatzen duzuena, badakizue zein den? hemen duzue!
Eta gorputza astintzen badugu? Batzuk beharrizan handia edukiko duzue horretarako, beste batzuk ez hainbeste, baina ondo datorkigu denoi. Beraz, hemen ANIMALIEN abesti polit bat. Haiek egiten dutena errepikatzen baduzue, hauts eginda bukatuko duzue. Ea nola moldatzen zareten!
Guk barre piloa egin dugu!
Pentsa duzu nolako dorrea egin nahi duzun? Oraindik ez? Lasai, astia duzu, baina…gogoratu zuen erronken zain egongo garela, badakigu asko gustatzen zaizuen jarduera dela. Argazkiak bai? Fenomeno! ba gure emailetara bialdu! Eskerrik asko!
Orduan, datorren martitzenean edukiko duzue barriro ere gure barri. Bitartean, ondo segi etaZAINDUUUUUU!Baina ez ahaztu hemen gaudela behar gaituzuenerako.
Kaixooooo!!! Zelan zaudete? Hasieran baino hobeto, ez? Esan genezake gauzak poliki poliki aurrera doazala eta horrek indar barritzen gaituela. Ezin gara parkeko kolunpioetan egon, baina paseatzen irteten gara bete beharreko neurriak errespetatuz. Haizeak putz egiten duenean, gure ilea mugitzen sentitzeko aukera dugu, putzuetan salto egin dezakegu, zelaietan korrika…Aiiii ze ondo!!! Faltan genituen ezta? Gutxi gutxika bagoaz argia ikusten, beraz animo!!! Dena ondo aterako da!!
Oraingo honetan etxean eta kalean egin genezaken ekintza ezberdin batzuen ideiak ematera gatoz:
Paseatzen irtentzen garenean jostailuak eramatea posible dugu. Mugitzen naiz, aske sentitzen naiz, beraz pozik nago!!
Adibide batzuk:
1.Txirrinduan ibili
2.Panpina eta sileta paseatzera atera
3.Kometa hartu ,haizea dagoela aprobetxatu eta aurrera!
4.Familiko pilota jolasak. Adb: pilota urrunera bota ea nork harrapatzen duen lehen …
Jostailu barik irtetzea eta ondo pasatzea ere posible dugulako
Adibide batzuk:
1.Txibiritak batu, iduneko ederra sortzeko.
2.Harriak batu eta gero etxean hauek margoztu.
3.Katiuskak jantzi eta putzuetan aske saltoka egin
Hamaiketako osasuntsua prest? Heldu gara etxera? Hartu gustuko mazedonia fruta ontzia eskuetan eta goazen ba une apropos hau aprobetxatzera.
Txibiri txibirita
begiak irekita
belarriak erne
eta ahoa itxita
1-Zazpi antxumeak:
Eta katu , katu , katu ipuina bukatu!!
Ipuinaren ostean, eskeletoa mugitzeko prest? Goazen ba familian dantzatzera eta abestera!!
1-Epo itai tai ye!
2-Eta orain nekea datorrela? Ba begira , familian errelajatzeko ekintza ederra hau. Hartu arnasa sakon, zabaldu irudimen eder hori eta bagoaz gorputza mugitzera, ematen diren urratsak jarraituz.
Bazkaldu, duzue? Bai? Orduan orain, seguru, lasai eta gozo lokartzeko lagungarri izango duzula.
HONA HEMEN BIDEO LABUR BAT ZUEK BIDALITAKO ARGAZKI ETA BIDEOAKAZ! (Klikatu ikusteko)
Konfinamendua hasi zenetik eta gaur egunera arte egiten ari garen ibilbidea luzea eta latza izaten ari da. Zeuon gertutasuna eta prestutasuna momentu oro sentitu ditugu. Egoera ez ohiko honetan, zuen, GURASOEN, jarrera ezin hobea da eta egiten ari zareten esfortzua txalogarria da benetan. Beraz guk zuenganako miresmena agertu nahi dizuegu merezita duzuen goraipamen bat eginez.
Aupa kuxkuxero kuadrila! Zelan zabiltzate? Orain apur bat pozago? Badakigu oraindik ezin duzuena lagunekin jolastu, baina behintzat arnasa hartzera irtetzeko aukera duzue eta ziur gaude ongi aprobetxatzen duzuena.
Elkar ikusi barik hainbat egunetan, zuen falta itzela dugu!Baina lasai, bidean gaude eta.
Jakin dakigu, pilo bat gauza ikasten ari zaretena eta guk ezin dugunez ikusi…Zer iruditzen zaizue zuen argazkia bidaltzen badiguzue jake, amantalarekin…magia egiten? Ba eguen honetako ERRONKA hori izango duzue. Erraza ez? Badakigu oso abilak zaretena! Beraz…
Lehenengoarekin ez bazaizue irtetzen, ez hasarratu! ekinen-ekinez dena lortzen da eta.
Bidali argazkiak! zuen trebeziak ikusteko irrikitan gauzkazue eta!
Ausartzen zarete, zuen familikoekin, erlearen arnasketa yoga bitartez egitera? Zelan ez ba, zuok dakizuen eta ikasi duzuen guztiarekin, noski baietz!
Erlajaxio puntu horretan zaudetenez, ipuin bat entzuteko momentua heldu zaigu.
BEGIAK IGIRITA
BELARRIAK ERNE-ERNE
AHOA ITXITA
ETA TXIBIRI TXIBIRI TXIBIRITA
IPURDIA JESARRITA
Ipuin honetan ikusiko dugu gure Izar sagutxoak ohera sartu baino lehen zenbat gauza egiten duen. Zuek ere, bakarrik egin dezakezuena egiten ahalegintzen zarete ? ziur baietz, behingoz handi-handi eginda egongo zarete eta. Laguntza eskatu behar duzuenean, ez eduki zalantzarik eskatzeko, baina zuek bakarrik egin dezakezuenean…SAIATU!
Ikusi eta entzun!
KATU-KATU-KATU ipuina BU-KA-TUUUUUU!!!!!!
Denbora piloa pasatuko zen aitxitxe eta amuma ikusi duzuenetik eta badakigu haiek ikusteko gogo handia duzuena. Haiekin jolastu, dantzatu, abestu…egiten duzue eta ze ongi pasatzen duzuen! Ziur asko bideodeien bidez haien barri jasotzen duzuena. Ba uste baino lehen, beharbada datorren astean, gauzak ondo badoaz eta ongi joango diranez, haiek bisitatzera joango zarete. ZEIN ONGI, EZ?
Begira! hemen duzue abesti polit bat, umetxuren baten aitxitxe-amumak abestuta:
Ze polita! Abesti ederra! ziur zuen aitxitxe-amumak ere horrelakoak abesten dizuetena.
Gustatu bazaizue, entzun sarri eta horrela ikasiko duzue eta zuen aitxitxe-amumari abesteko aukera izango duzue!!!!!!
ETA HALA BAZAN EZ BAZAN
SAR DADILA KALABAZAN
ETA URTEN DADILA
BERMIOKO PLAZAN
Pozik eta harro gaude zuon erronkak jasotzen ditugunean. Ikusten dugu gustura egiten duzuela eta gure txikien aurpegiak hori erakusten digute. Badakigu agian lagunen batekin topo egin duzuela kalean, baina lasai bideo labur honetan ere laguntxoak elkar ikusteko aukera duzue. Gozatu bideoa ikusten!
Eta beti bukatzen dugun bezala, HEMEN GAUDE BEHAR GAITUZUENERAKO, ez eduki zalantzarik zeozertarako behar bagaituzue gurekin kontaktuan jartzeko, guk poz-pozik erantzungo dizuegu eta.
Abestiko bideoan ikusten den moduan, gu ere izan gaitezke txerritxoak, apaingarri gitxi batzuk ipintzen baditugu…. ikusi aukera desberdinak daude eta!!!
Yogur poteak margoztu… edo agian larrosak aurkitzen dituzue eta sudurrean ipini.
Korona baten bitartez ere, txerri bihurtu gaitezke!
Atzamarrak margoztu, tela zatitxo edo paperarekin estali eta atzamarretan txarri eta otsoa jarri!
Antzerkian agertzen den guztia marrazten badugu eta gero palotxoak jartzen baditugu, hor duzue antzerkirako guztia.
Zein aukeratu duzue azkenean??? KURRIN, KURRIN!!!
Txerrikumeak egin ostean, etxetxoak falta dira! Hemen, adibide batzuk aurkitu ditugu, baina psikogelan beraiek sortzen dute koltxoneta eta izarekin izugarrizko etxeak, beraz, eman aukera eta elkarrekin eraiki!
Dena prest baldin baduzue, orain ipuina etxetxo barruan ere konta dezakezue!!!!
Gaurkoan ipuina zuen esku utziko dugu, ziur etxetik hainbat ipuin zoragarri dituzuela guk ez ditugunak ezagutzen, baina gure txikiak gustuko dituztenak, beraz disfrutatu eta konta etxeko ipuina. Gogoratu hasiera nola egiten dugun…
Begiak igirita
belarriak erne-erne
ahoa itxita eta
txibiri txibiri txibirita ipurdia jesarrita.
Eta bukatzean……KATU KATU KATU, BU….KA…TU!!!
Zein polita den elkarrekin irakurtzea, ipuinak kontatzea, bizitzea, pertsonaiak sentitzea… egunerokotasunean egin, oso aberasgarriak dira ipuinak eta istorioak!!!
Oraingo honetan Amatxu guztion eguna gainean dagoala ikusita, zuok zoriontzeko eguna heldu da! Zorionak amatxo maitea!!! Maiatzak 3 an familian elkarrekin gozo ospatzeko prest?
Berezi denak merezi!!!
Eta ospakizun horretarako, amatxuri oparitzeko, lore eder bat sortzen badugu?Animatzen zarete? Bai ezta? Hemen doa ba gure gaurko erronka!
Beharrezko materiala:
Komuneko tutua
Papela
Rotulkiak, margoak…
Artaziak
Kola
Etxean gauden bitartean etxeko leku ezberdinak apaintzeko ere balioko digu. Badakizue nor dan lorategiko lorarik ederrena???……..AMATXU ZU! ZEU ZARA!! Zuok egindakoa lora eder hori erakusteko prest? Seguru baiezt!! Jarri izena eta animatu gure posta helbidera bidaltzen!!
Lora ederra egin duzue bene-benetan!!!!!! Eskuan hartu ta goazen abestera!!!Amatxuuuuuu abesti hau zuretzat da!!
MAITE ZAITUT AMATXO!
MUNDURAT EMAN NINDUZUN!
Abesti lasaia, sentimendu handiduna, beraz, besarkatu familian, laztandu, hitz egin goxo-goxo, maitatu ingurukoak, erakutsi maitatzen, esan hitz polit horiek, MAITE ZAITXUT!… ezinbestekoa da eta!
Ipuin hau oso polita da gure txikitxoentzat, Garbantzito da protagonistaren izena, baina molda dezakezue eta zuen seme-alaben izena ipini. Zenbat modu dauden gauza berdina esateko… Pilooooooo
Ikastolan abesten dugun abestitxo hau, agian ez duzue ezagutuko, baina lasaiiiii aukera duzue orain!
AMATXU ZER NAHI (DO)ZU?
POLITA ZARA ZU
MOSOTXU NAHI DOZU?
NEUK EMONGO DEUTSUT!
MUAAAAAAA
Oso pozik gaude, pasadan astean zuoi proposatutako erronkak eduki duen arrakastaz. Parte-hartze ederra izan duzue! Denbora piloa daramazue zuen laguntxoak ikusi gabe. Bideo txiki honen bidez, aukera paregabea, distantzian baino ez bada ere, behintzat elkar ikusi ahal izango zarete. Hor doa! Zuen gustokoa izatea espero dugu. (klikatu)
Kaixo guztioi!!! Zelan zaudete? Espero duguna baino luzeagoa izaten ari bada ere animatzeko gogoetatxu bat zuentzako: sarritan ikusi ez arren eguzkia egunaro irtentzen da!!
Kikuuuuu!!!
Hemen gaude zuon marrazki ederrak jasotzen ,aiii gure poza!!!!! Ederrak zuen lanak eta ederragoa oraindik zuen parte hartzea!!! Zorionak talde!!
Oraingo honetan bizitzari kolorea emateko prest gaude!!!
Kolore kolore….zein kolore???
Koloreak anitzak dira ipuinen moduan. Koloreekin jolastuko dugu ipuinak era dinamiko baten koloreak ezagutzera, bilatzera eta aldi berean ondo pasatzeko aukera emango digu. Prest zaudete? Ba jarri zuen atzamarra ipuinaren gainean eta proposatzen dena sentitu, pentsatu eta ekin!!! Aurrera ba!!
Txibiri txibirita
begiak irekita
belarriak erne eta
ahoa itxita
Jolastuko al gara?
Gustatu zaizue? Bai ezta? Zelan gustazen zaigun zuoi astean behin pare bat ipuin oparitzea!!! Ez dagoelako ipuinak oparitzea bezalakorik!!! Ipuinek amesteko,sentitzeko eta garatzeko aukera ematen digutelako; gora gure ipuinak, idazleak eta irakurleak!!! Zuok ere etxean ipuinak kontatzen zabiltzate? Seguru baietz!! Zorionak!!!(Apirilak 23an munduko nazioarteko ipuinaren eguna izan zen!)
Orain koloreen jarduera erraz batekin gatoz. Kontuan izan umeak era manipulatiboan pila pila ikasten dutela. Hurrengo jarduera honi seriazio jarduera deitzen diogu. Eta hau burutzeko eskuratu hurrengo materiala: arraultza kutxa bat, (guk gure kasuan etxean eduki dugun bonboi kutxarekin egin dugu), koloreetako ponpak eta pintzak. Aukera danak dira onak, beraz zuok etxean ere hobeen datorkizuena aukeratu.
Urratsak: Ilaran koloreetako ponpak jarri eta umeak zure ostean berdina egin dezala! Kolore hauek aukeratu ditugu guk HH2.mailan hauek lantzen ditugulako. Hasteko nahikoa dute. Koloreez gain , era honetara motrizitatea ere suspertzen dugu. Erreza ezta? Aurrera ba!!!
Eta zelan ez, musikari ere, bere tartetxoa eskeiniko diogu. Gehiago ikasten delako ondo pasatzen badugu. Hor doa eskuen abestitxoa.
2-Haurtxoek eta herritxoek behar dute libre izan!!
Abesti eder hauek abestu eta entzun ostean inspirazioa heldu zaigu, ezta? Ba goazen adierazpena lantzera!! Inspirazio une honek ez dira desaprobetxatu behar eta…
Hemen ba gure proposamena zuok ere etxean egin ahal izateko. Etxeko horman, alderik alde, papera edo etxean dozun kartoia jarri eta hatz margoakaz margoztuko dugu. Horretarako gorputzeko edozein atal, esponjak, kortxoa, pintzelak…erabili ditzakegu.Hatz margorik ez??? Ba erabili errotulkiak , margoak eta nahi duzun neurriko papera … izenburuak esan bezala, helburua kolorea ematea eta disfrutatzea da! Koloreekaz xafran aritzea asko gustatzen zaie,beraz…Ondo pasa!!!
Eii eta gogoratu ikastolan erabiltzen dugun amantala janzten badute, ikastolan bezala sentituko direla! Egindo duzue amantalagaz magia? Edo bodi hutsean egiten baduzu? Zergatik ez? Koloreen moduan aukerak ere anitzak direlako…Zuk aukeratu zurea!
Margozketagaz amaitutakoan garbitzea gelditzen da ezta? Etxea atondu eta goazen ba ur epel eta xaboi gozoarekin dutxatzera. Aiii zelako sentzazio ederra ezta? Uretan gozotan dutxako itsasontziekin jolasean eta musika lasaia entzuten…aiiii , spa-n egotea lez zaudete,zuok bai ondo!!!
Orain afaria jan, hortzak garbitu eta gozo lo egin!!!
Gabon laztanak !!!Moso handi bat zuen masail gozoetan!!muak muak
Aupa familia!!! Oraingo honetan erronkekin hasten gara! Irakurriko zenuten Alexia ezta? Gu eskuak zabalik, posible duzuenon marrazkia jasotzeko eta zabaltzeko.
Ideia aproposa dalakoan gaude beraz… hor doa gaurkoa!
Bihotz bat marraztu paperean eta barruko aldea bete nahi duzun materialarekin, ea zerekin harritzen gaituzun!!
Guk gometxakaz bete dugu gurea!
Eta zuk? Zerez betetuko duzu? Oraindik ez duzu pentsa? Pentsatzen duzunean eta amaitzen duzunean, bidaliko diguzu?
Bai ezta? horrela zure laguntxoak ere ikusi ahal izango dute haientzat egin duzun bihotz ederra eta.
Amaitu duzula? ziur? zure izena ere jarri diozu? Txapelduna zara!!!!!!
Gure emailak hurrengo hauek dira:
Andereño Gotzone: gosoto@eleizaldeikastola.eus
Andereño Ana: aramirez@eleizaldeikastola.eus
Andereño Amaia: aortuzar@eleizaldeikastola.eus
Bihotza ikustean hainbat gauza datorzkigu burura… lagunekiko maitasuna, poztasuna, muxua, familia, ukimenaren bidez sentitzen duguna…. zuk zer sentiarazten duzu? Erakutsi zuen seme-alabekin egiten duzuna, zuk egindakoaren zain gaude eta!
Erronka egin baduzu, orain gorputza mugitzeko unea da abesti honeen bitartez dantzatu, abestu, sentitu, disfrutatu….
MAITE ZAITUZTEGU!
Zein polita dan abesti hau! Izugarri gustatzen zaigu! Abestia entzun ostean ipuina entzuteko tartetxoa duzu.
Ikusita edukiko duzue jada zuontzako egin genduan bideotxoa. Guk ere ikusi dugu zuok guretzat eginikoa, orain arte izan dugun oparirik ederrena izan da, zuok ikustea eta hain ondo eta pozik gainera. Behin eta berriro ikusten dugu!
Mila esker danon artean egindako lan bikainagaitik!
Hemen gaude bueltan, zurekin eta etxekoekin denbora apur bat konpartitzeko asmoz. Gogoz gainera!
Hainbat denbora daramagu alkar ikusi gabe eta faltan botaten zaitugu, pilo-piloooooo korapilooooooo!!!!!!
Noiz ikusiko gara, noiz alkar ikutu, noiz besarkatu…? egunak kontatzen ari gara, baina antza denez egun hori urrun urrun dago. Bide honetan ez dugu amaierarik ikusten, tunel akabaezin batetan sartuta gaude.
Ba, gu, bide hau laburtu gurean gabilz, behintzat birtualki egiten saiatuko gara.
Goazen ba…
Gelan, lasaitasuna nabaritzen da. Andereño ipuina kontaten ari da eta gure koxkortxu guztiak liluraturik; (klikatu Gaxuraren klarion magikoaren ipuina ikus eta entzuteko)
– Ze ipuin polita andereño– dino Nerek eta Haizeak,
– Bai, hori Gaxuxa da, nire amatxuk konta niri.
Atzekaldean Aimar, ikaratuta, ahoa zabal-zabalik eta begiak aurpegitik urten gurean
– Otsoa datooooor!!!!!!!
Lore, hori entzuterakoan korrika hasten da eta gitxi-gitxika beste guztiak bere atzetik.
Gure lasaitasuna hor amaitzen da, baina jakin dakigu egun guztiak ez direla bardinak izaten, beraz, pentsata genduana…beste batetan izan beharko da.
Zurrunbiloa amaitzen doa, batzuk izerditan, beste batzuk txokoak arakatzen…Eta Alessia hurreratzen da bere edalontzia eskuan dakarrela,
– Andereño ura mesedez! Hurre dabilzanak erreparatzen dira eta zelan ez! eurak ere ura eskatzera datoz, bakoitzak bere edalontzia eskuetan ekarriz.
Zeren handiak egin dira jada gure umetxuak!!!!! Zenbat hazi diran!!!! Zenbat ikasi duten!!!!!
Ura edan ostean, kanpoan eguraldi ederra dagoanez…
– Goazen, kaiola txikira igoko gara, ea bertan apurtxo bat askatzen garan!.
Nola ez, ipuinean Gaxuxak erabilitako klarion modukoak eramango ditugu eta geuk ere gure munstro, sorgin, ate magikoa… margoztuko ditugu.
Eskilaretatik gorantza goazela, gure txapeldunak aurrez- aurre bedarra ikusterakoan bertaratzen hasten dira. Zelako eguraldi epel eta goxoa naturarekin kontaktuan egoteko…
– Andereñooooo – deika dabil Laia.
– Zer laztana? Eta Naiak poz-pozik
– Beitu andereñooooo marigorringo. Eta Aitorrek,
– Hartuku? Ibon ahalegintzen da hartzen.
– Uiiiiiii!!!!!! jajajajajaja!!!!!!
– Bai eta nahi baduzue gelara eramango dugu.
Bitartean,
– Txiselarri naiiiii– Udanek eta berarekin batera Amaiur, Olatz eta Noa. Atxitxe-Eneako komunera goaz eta bidean hara non, negutegi barruan, lurrarekin esperimentatzen Unai, Inhar, Izaro, Kerman eta Haizea. Lurra eskuekin hartu eta goitik-behera botatzen dabilz.
– Kontuz begietara bota barik! Mina hartu dezakezue eta!
Markel, Alain eta Gari ere bertatik dabilz eskuak lurrez beteta. Atzeko aldean, berriz, harresi ondoan
– Mamarrue topa dot!!!!! dino Lukak. Eta Issam beragaz batera hatzamarra zuloan sartzen dabil, besteren bat aurkitzeko asmoz. Baina ez…ez dago besterik.
– Laster jantokira joateko ordua da! Hemen daukazuez adurzapiak! Hartu bakoitzak berea eta ahalegindu janzten!
Bitartean June, Itsasne, Imanol, Eneko, Miren, Maialen, Sara eta Unax prestatu behar dira 12tako autobusan etxera joateko. Hasi dira janzten.
– Danok prest? Jantzi dozuez adurzapiak? eta zuok… jantzita zaudete, ezta? Ba…goazen beherantza. Badakizue, txanda zaindu eta barandillari oratuta.
Oraindik bazkaria zerbitzatzen dabiltzanez, lurrean jesartzen gara eta ipuinak irakurtzen, ikusten, laguntxoari kontatzen…dabiltza.
Prest dago jada bazkaria eta sartzen gara.
– Eguerdi on danori! On egin! (HH1ekoak jaten daude)
Bakoitza bere mahaira hurreratzen da eta libre dagoan aulkian jarri (lortu dute zein mahaira hurreratu jakitea eta non jesarri, gure koxkortxuak, txikiak bai, baina oso abilak dira!).
Saiatzen gara ahalik eta giro lasaiena eskeintzen gure umetxuei. Oso garratzitsua dala uste dugu lasaitasuna, giro goxoa, ahalik eta ixilena…momentu honetan. Batzuentzat ez da erreza izaten eta ez dira seguru sentitzen, euren betiko lekutik kanpo daudelako.
Gehienak bukatu dute. Mantalak eta adurzapiak eranzten ditugun bitartean, amaitu dute besteak ere. Ate parean alkartzen gara guztiok eta bakoitza besteak errespetatuz, gelarantza abiatzen gara.
Gure geletan gaudela, taldeka eta txandaka komunera goaz, bitartean jolasteko aprobetxatuz.
12:45tan, bazkal ostean etxera doazenei janzten laguntzen diegu.
Badaude prest jada, Gari, Arene, Markel, Alize, Eñaut, Eneko, Paule eta Iraia.
Badator Arantza euren bila eta…
– Bihar arte!!!!!!
Eta beste guztiak lotara doaz… Nile, Nikole eta Amets aurretik eta beste guztiak atzetik. Bakoitzak badaki bere ohea zein dan eta etzun egiten dira. Ohea ikutu baino ez, Izei loak hartzen du berehala, baina Ilare oraindik buelta-bueltaka dabil…
Goazenba, martitzen honetan zuretzat prestatutakoak aurkeztera…
Ipuin hau hizkuntza lantzeko aukera ederra izango da, ea nola moldatzen zaran!
Hizkuntza gaiagaz gaudenez, ariketa batzuka gatozkizu:
Amatxuk, aitatxuk, arrebak…egindako soinua errepikatu eta bere izena esango duzu. Etxean haiekaz lotutako irudiak baduzuez, atera, lagungarriak izango dira eta.
Adb: behia da eta muuu egiten dau
Hemen baliabide bezala abestia eta irudiak. Saiatu! hasikeran beharbada gatz egingo zaizu, baina ekinen ekinez lortuko duzu! ANIMO!!!!!
Ziur, etxean zuri asko gustatzen zaizun xaboi-ponpa potea duzula. Hutsik balego, ur eta xaboiarekin bete eta putz egin dezazu. Ez ahaztu haien bila joatea eta harrapatzea!!! honela mugitu egingo zara eta.
Putz egiten jarraituko dugu eta bere indarraz ohartuko zara: konfetirik edo zulagailuz eginiko paper zatirik dituzu?
Paperen gainean putz egin, ikusi nola papertxoak sakabanatzen diran.
Ez ahaztu gure koxkortxuak nahaste-borrastetan nolako abilak diran eta honetarako beti daude prest gainera! Ba begira, ontzi batean irina edo ogi birrindua jarri eta honela arlo sentsoriala landuko dugu, bitartean trazoa ere landuz eta primeran pasatuz!!!
Honen ostean, erratza pasatu beharra edukiko dituzue, ba eurak egin dezatela!
Orain gure sudurra ezagutera joango gara, begira nolako gauzak egin dezakegun:
Sudurrak gauza askotarako balio du… baina, bereziki, gure gorputzean airea sartu eta ateratzeko… hau da: arnasa hartzeko.
Arnasa hartuko dugu ahoa itxirik (sudurretatik) eta oso astiro ispiluaren gainean askatuko dugu.
Zer gertatzen da? Bai, ispilua lurrintzen da, honek adierazten du sudurra garbi dugula eta airea erraz atera daitekeela. ( beharrezkoa bada, lagundu beren ahoak leunki estaltzen). Ispilu lurrinduaren gainean idaz dezakegu, zelako ondo!
Ezin gara ahaztu apirilean urteak bete duzuenokaz: Amaiur Barruetabeña, apirilak 10; Haizea Ormaetxea, apirilak 12; Naia Santiago, apirilak 19; Lore Ercilla, apirilak 20; Alize Markaida, Apirilak 13 eta Iraia Ugalde, Apirilak 3.
Zorionak bihotzak!!
Bueno gaurkoz nahikotxu, ez? ea nola pasatzen duzun, kontatuko diguzu.
Gure etxeetatik zuen etxeetara gure besarkada birtual handienak!!!!!!
Gaur, Apirilak 2, autismoaren nazioarteko eguna dugu , beraz sentsibilizatu gaitezen guztiok!
Begiak igirita,
belarriak erne-erne,
ahoa itxita eta
txibiri txibiri txibirita,
ipurdia jesarrita.
TXORI HORIA
Elkarri lagunduta urrun hel gaitezke. Txikitatik hor egon behar dugu, umea entzuten , gomendatzen…hau da, umearen bidelagun izaten. Badakigu bakoitzak bere lekua aurkitu behar duela gustura sentiarazten diguten lagunekin. Ibilbidea batzuetan ez da erraza izaten, baina lasai egon eta behar den denbora hartu azkenean guztiok lortzen dugu eta!
BAZAN BEHIN MUNSTRO ARROSA…..
Desberdina izatea ez da hobea edo txarragoa, zaren modukoa izatea da, beraz onar ditzagun desberdinak garela eta elkarrekin bizi gaitezkela!
Honen adibide polit bat, hurrengo abestian ikusten da. Denok elkarrekin, gure Ikastola aurrera ateratzen dugu. Non ospatu zen 2010eko Ibiladia? Gogoratzen duzue?
Ea asmatzen duzuen!
MARIGORAN KIKUNBERA
Aixx!!! Zelako oroitzapen politak!! Berrogeita hamar urte beteta jada!!! Goazen beste horrenbeste betetzera eta bizitzera, elkarrekin lortuko dugu eta!!!
TXORIAK TXORI
Euskal ohituragaz lotuta: TXORIAK TXORI
Euskal Kantagintza Berria euskal kulturako mugimendua izan zen, 1961etik 1980ko hamarkadara arte Euskal Herrian jardun zuena. Nova Cancó Catala-ri jarraituz sortu zen, euskal kultura azpiratua zegoen garai hartan. Euskal abesti herrikoiak jendartean entzuten ez zirenez, kanta zahar horiek hartu eta jantzi berriekin aurkeztu zituzten, bai eta euskal abestietan politika eta gizarte gaiak sartu ere, euskaldun jendea pizteko, «zegoen egoeratik esnatzeko».
Txoria txori euskal poema eta abesti herrikoia da. Hitzak Joxean Artxek idatziak dira; doinua, berriz, Mikel Laboak sortua. Artzek, Donostiako Parte Zaharreko taberna batean, paperezko ezpainzapi batean idatzi zuen poema; Laboaren emazte Marisol Bastidari gustatu egin zitzaion; eta Mikel Laboak ezpainzapia etxera eraman eta musika jarri zion. Askatasun ukatuari egindako abestia da.
BALOREAK
BATERA INDARTSUAGOAK IZANGO GARA, ARAZORIK BADUZU ZATOZ GUREKIN…
SOR DEZAGUN BA MUNDU BERRI BAT HEMEN,
DENONTZAT LEKUA IZANGO DUGU!
Abestu eta agian dantzatu eta gero, lasaitzeko tartetxo bat bilatu behar dugu.
Oraingo honetan Karta-jolasa sortzeko aukera proposatzen dizuegu. Bilatu papera, kolore desberdinetako margoak eta artaziak.
Egin beharreko gauza bakarra, forma desberdinak marraztu, margoztu eta azkenik moztea da. Hori egin ostean bikoteak, hirukoteak, familiak… bilatu, forma, tamaina edota kolorearen arabera.
Nork markatzen ditu arauak zuek edo gure txikitxoak????
Gozatu jolasa sortzen eta nola ez, jolasten!
Margoak eskura ditugunez aurreko jolasa egin eta gero, berriro erabiltzeko aukera dugu, baina badaezpada begiratu etxetik beste margo mota bat edo pinturarik dituzuen… aproposagoak izango dira hurrengo eskulanerako beharbada eta.
Badakizue makarroiekin itsosupeteko koilarrak egin daikeguzala? Saiatu eta lortuko duzue!
Makarroiei kolorea eman eta soka batetik sartu. Hori baino ez! Animatu egitera eta etxetik irteteko aukera dugunean, jantziko dituzue!
Ziur “etxeplasto” bat sortu dela, Je, Je, Je, baina, lasai hartu ziur asko disfrutatu duzuela, bai zuek eta baita ere gure txikitxuek!!!!
Eta orain zuek jolas librean aritzen zareten bitartean, aitatxok eta amatxok lasai egoteko tartetxo bat hartuko dute, autismoari buruzko bideo interesgarri hau entzuteko.
Agian konturatu zarete abesti berriren bat egon dela, honela bada, egunero abestu, holan ikasten dira eta! Eta ez ahaztu gure kultureagaz lotuta dauden abestiekaz belaunaldiz belaunaldi diraun behar dutelako! Gure hizkuntza eta kultura zaindu behar ditugu!
Bagoaz sukaldatzeraaaa!!!! Errezeta desberdinak prestatzera, ea zelan moldatzen zareten!
Amantala jantzi, sukaldariaren txapela eta goazen berriro sukaldea hankaz gora ipintera!
MARRUBIZKO BATIDOA (edo beste edozein fruta izan daiteke, zuen gustokoena))
Beharrezko osagaiak:
600g marrubi, 4 arraultza, 200g azukre, litro erdi esne, koilarakada bat arto irin, 100g esnegain likido.
Urarekin garbitu marrubiak eta txapela (berdea) kendu. Ondoren, esnearekin batera birrindu. Iragazkitik pasa.
Irabiatu gorringoak bakarrik, azukrerik gabe. Behin ongi irabiatutakoan, gehitu arto-irina eta marrubi purea.
Bota nahasketa osoa kazola batera eta berotu ur-bainuan. Jarraitu irabiatzen loditu arte.
Ondoren, sartu izozkailuan eta utzi barruan ordu eta erdiz.
Nahasketa izozkailutik atera aurretik, irabiatu zuringoak elur-puntuan.
Atera izozkia izozkailutik, irabiatu eta behin irabiatutakoan, nahastu esnegainarekin eta zuringo harrotuarekin.
Sartu berriz ere izozkailuan eta utzi barruan ordubetez.
Atera izozkia eta platerera atera aurretik eman azken ukitu bat irabiagailuan.
PALMERATXOAK
Beharrezko denbora 30 minutu izango dira gutxi gorabehera eta osagai bi baino ez ditugu erabiliko; azukrea eta hostore-orea.
Lehendabizi hostore-orea erabiliko dugu. Mahai gainean jarriko dugu eta osorik zabalduko dugu. Behin zabalduta dagoenean, alde batetik eta bestetik…
Haurrak alde batetik hasi daiteke eta gurasoa beste alde batetik, erdigunean dena kiribilduta gelditu arte.
Orain oreak forma luzenka izango du. Labana hartu eta bi zentimetroko lodierarekin ebakiko dugu orea (hau gurasoak egingo du).
Palmeratxo guztiak ebakita daudenean, labean jarriko ditugu bata bestearen ondoan, baina zentimetro bateko distantziarekin.
Labea jarriko dugu kontu handiz, 180 graduko tenperaturan eta 20 minutuz. Ondoren hozten utziko ditugu.
30 bat minutu igarotzean gurasoak palmeratxoak eginda eta epel daudela konprobatuko du eta hala izanez gero haurrak labetik aterako ditu. Plater batean jarriko ditugu eta azukrea nahi beste botako diegu gainetik. ON EGIN!!
Bukatu dugu jada sukaldaritza tailerragaz eta tripa bete-beteta dugularik, ipuin barri bat entzuteko prest gaudela uste dugu. Protagonista ezagun egingo zaizue, baina oraingoan, egun bizitzen gauden egoeraren etorrera azaltzen digu, beraz ikusi ezazue!
Ipuina ikusi, entzun, sentitu… ostean, orain urte batzuk, gure ikastolak eginiko LIPDUDa ikusteko aukera dugu, denbora piloa pasa da grabatu zenetik, baina ikusteko modukoa danez, hor doa! Bidea gara!
GOAZEN JOLASTERA
EZKUTAKETA JOLASA
NOLA JOLASTEN DA? Ezkutaketan jolastu behar duten pertsonen artetik bilatzailea (geratzen dena eta zenbatu behar duena) zotz eginez aukeratzen da. Bilatzaileak etxea izeneko pareta edo adosten den zerbaiti begira begiak itxita dituela zenbaki kopuru bat (10 adibidez) kontatu behar du ozenki (bat, bi, hiru, …), beste guztiak etxean ezkutatzen diren bitartean. Kontua bukatzen denean, bilatzailea ezkutatu diren jolaskide guztiak bilatu behar ditu. Bilatzaileak ezkutatutakoren bat ikusten duenean, etxera joan behar du ikusitakoaren izena eta ezkutalekua ozenki esanez. Ikusitakoa bilatzailea baino lehenago iristen bada etxera, etxea ukitu eta “nigatik!” esanez libratu egiten da eta hurrengo txandan berriz ere ezkutatu ahal izango du. Bilatzaileak ezkutatutako guztiak aurkitzen dituenean berriro hasiko da jolasa lehena ikusitakoa geratuz.
ALDAERA: Etxe gisa pilota bat erabil daiteke eta orduan libratzeko pilota jo egin behar da. Bilatzailea lehenago iristen bada, hautemandako haurra harrapaturik geratzen da. Harrapatutako lehenengo haurrak jolastuko du hurrengo txandarako bilatzaile gisa. Jolasa gehiegi ez luzatzeagatik komeni da aurrez ezkutalekuen eremua eta ezkutatutakoak hautemateko gehienezko epe bat finkatzea.
ALTXORRAREN BILA
NOLA JOLASTEN DA? Etxekoen artean ezkutatzeko altxor bat adosten da (kutxa bat, pilota bat… zenbat eta txikiagoa izan zailtasun handiagoa) eta etxeko zein gelatan ezkutatu daitekeen adosten da (zenbat eta gela gehiagotan ezkutatu ahal izan zailtasun handiagoa), eta altxorra nork ezkutatuko duen zozketatzen da. Hurrengo txandetan altxorra ezkutatzen duena txandakatuz joan daiteke edo aurkitzen duenak ezkutatu dezake. Parte hartzen duten guztiak etxeko gela batean itxiko dira eta 60 arte zenbatuko dute altxorra ezkutatu behar duenak altxorra ezkutatu bitartean. 60 zenbatzen dutenean altxorra bilatzen hasiko dira aurkitu arte.
ALDAERAK:
-Altxorra ezkutatu duenak “hotz” eta “bero” esanez bilatzaileei lagundu diezaieke.
-Altxorra ezkutatu duen tokiaren pistaren bat eman diezaieke.
-Altxorra ezkutatzearena txandaka egin eta bilatzaileek txanda bakoitzean behar duten denbora gehitzen joan eta ea zein ezkutatzailek gehitzen duen denbora gehien.