Ekaina heldu da eta hemen jarraitzen dugu, nola ez, martitzen eta eguen guztietan bezala, zuekin tarte zoragarri bat pasatzen. Zein gustura egoten gara zuen argazki eta bideoak ikusten , txapeldunak zarete!
Prest zuen laguntxoak zertan dabilzen ikusteko? Hor doa ba… https://drive.google.com/file/d/1ZVeAhk8gkQNc3ixvWN_aaNPHlmJ7lPqI/view?usp=sharing
Oraingo honetan, garraioetaz ikusiko dugu zerbait, zein duzue gustukoen???Bakoitza zelakoa den eta nondik joaten den, egiten duen soinua…, baina ziur guztiak ezagutuko dituzuela.
Goazen soinu batzuk entzutera eta ikustera.
Garraio mordoa agertu dira bideotxoan, baina orain, gure ingurukoetaz hitz egingo dugu. Zer ikusten duzue etxeko leihoetatik?, kaletik ibilten zoaztenean, zein garraio ibilten da errepidetik? eta gure portuan, zenbat itsasontzi daude, ezta?? Ba hemen daude horietako batzuk, ea ezagutzen dituzun!!!
ERREPIDETIK, autobus desberdinak ibilten dira, baina gehien erabilten duguna ikastolan, zein da???? Lehenengoa, BAI!!!!!



Herrian zerbait gertatuz gero, laguntzen eta lanean ibilten direnak, istripuren bat gertatzean, une larri horietan…



Baina hau airetik, hegan ibilten den garraioa da!!!
ITSASOAN, hain zuzen be, gure portuan, itsasontzi handiak, txikiak, txintxorroak, traiñera Bou Bizkaia, anbulantzietakoak… egoten dira. Ezagutzen dituzue guztiak? Horrela ez bada, tire portora pasitan txirrindu, motor, patinete edo zuen garraioren bat hartuta, azkarrago heltzeko!




TRENBIDEAN, zein ederra den trenean jarri eta Urdaibai ingurua ezagutzea, Bilbora arte heldu gaitezke! Ikuspegi paregabea dugu gure bazterretan! Ez duzuela inoiz egin?? Ba, trenean sartu eta belarriak erne, txistua jotzean martxan hasten da eta. Bai, aurrera!!

MENDITIK, Mendira joaten zarete? Ziur, honen antzeko garraioren bat ikusi duzuela baserrietatik.



Gure inguruko garraioak ikusita… bai! badakigu! beste hainbeste ibilten direla herritik; sastarren kamioia, kaleak garbitzen dituena, kotxeak, kamioak, motorrak… baina heldu da gorputza mugitzeko tartea!
URRUTIAN HELIKOPTEROA
Pixkat nekatu zarete gorputza mugiten?, horrela izatea espero dugu, bestela garraioak imitatzen hasi gaitezke edo beste abesti batzuk dantzatu Ran-robera, Martuteneko trena… eta nekatzean ipuina entzuteko tartea eta lekua bilatu. Prest zaudete??
Txibiri txibirita
begiak irekita
belarriak erne
eta ahoa itxita
Honekin guztiakin, gaurkoz bukatutzat emango dugu!!!
Ondo ibili eta zaindu!!!!
