Hemen gaude berriro ere zuokin! Gaur eguena da, beraz…gure etxeetatik zuen etxeetara, erronka bat proposatzera gatozkizue. Ezetz jakin oraingoan zein izango den erronka hori! Gero eta askeago gabilzanez kaletik, kalean bertan egin dezakezuen erronka izango da.



Uiiiiii!!!!!! Konturatuko zineten txaloak jotzen jarri ditugun eskuen tamaina ezberdina dela, ez? Ba hor doa gaurko ERRONKA, bai kalean, zein etxean, tamaina ezberdinetako gauzak bilatu! Ea guk ere zer aurkitzen dugun hortik zehar goazenean eta erakutsiko dizuegu hurrengo eguenako bideotxoan, ados? Ba goazen bilatzera, ea zer aurkitzen dugun!

Aurkitu dituzue? Abilak zer zarete ba! Behingoz, gure emailak jakin dakizuenez…Bialdu zuen argazkiak! Bai, zain gaude!

Gaurkoarekin hasi baino lehen, hor duzue pasadan asteko erronkako argazkiak ikusteko bideotxoa! klikatu hemen ikusteko
Ipuin bat nahi duzuela! Ba hor doa hainbeste gustatzen zaizuen hiru hartzak eta begi urdinena!
BEGIAK IGIRITA
BELARRIAK ERNE-ERNE
AHOA ITXITA
ETA TXIBIRI-TXIBIRI-TXIBIRITA
IPURDIA JESARRITA
KATU-KATU-KATU…IPUINA BU-KA-TU!
Nola disfrutatzen duzuen ipuin honekin. Pena bat da, ipuina entzuterakoan, ezin ikusi izana zuen aurpegi ederrak!
Nola daude ahotsak? arraultzarik jan duzue? ba, afinatu! kantatzeko ordua heldu zaigu eta! Prest?????? Badatoz erraldoiaaaaaak! Ez dira gure herrikoak, baina begira, batzuk, euskal mitologiarekin zerikusia dutenak dira. DISFRUTATU!
Zuen gustokoa izan da? Uste dugu baietz! Baina… hurrengo hauek bai ezagutuko dituzuela. Hemen duzue argazkia!! Anton eta Josefin arrantzale bikotea eta gure baserritarrak Lorentzo eta Mari.

Datorren astean, berriro elkar ikusiko dugu! Ordura arte