Kaixo! zer moduz zaudete? Hobeto ezta? Behintzat orain kalera irteten gara, familiko senideekin elkartu gaitezke…Ze ongi!!! Bagoaz gutxi-gutxika argia ikusten. Eutsi txapeldun!!!
Dakizuenez, 6 urtetik gorako guztiok maskarilak erabili behar ditugu. Guk ere darabilguz, begira!
https://drive.google.com/file/d/1j33MY9dg3RBQ654efi4QbJRt_Hj99uqj/view?usp=sharing



Maiatza bukatzear dago eta konturatu zarete tenperatura igo dela, eguzkiak gero eta gehiago berotzen duela? Giro epelagoa dugu orain, ezta? Hondartzara joateko baimena ere badugu eta estrenatu zarete? Ibili zarete harearekin gazteluak egiten, bainatzen…? Ezin gara igerilekura joan, ez eta gogoan dugu batzuk igerileku zaleak izan zaretela. Bueno eta zelan iruditzen zaizue era batera edo bestera, igerilekua etxeratzea? Ur jolasak egingo ditugu gaurko honetan, beraz hartu zuen bainujantzia eta goazen urarekin esperimentatzera!! Era honetan garapen afektiboa… landuz gain, primeran pasatzeko aukera ere izango dugu.
Konta zuok be amatxuri eta aitatxuri sekretutxu bat: gogoratzen duzue, ikasturte hasieran kaiola txikiko “txiperra” irekitzen genuenean, elkarrekin zenbat barre egiten genuen?

Begira!!! Gu be prest gaude ur jolasekin hasteko!!! Irrikitan gainera!!!
Ur jolas ezbedinak:
1- Etxeko panpina bainatzen !!! Hartu etxean duzuen askatxu bat eta gure panpina ur eta xaboitan sartu. Bitartean abestu, laztandu… dezakezue, zuon haur txiki hori.

2- Ur borroka :
Orain familian egiteko jolas bat. Bete zuon ur pistolak eta goazen etxekoei ur apurtxu bat botatzera!!
3- Puztuki jolasa :
Puztukiak urarekin beteko ditugu eta elkarri pasako diogu eta ea nori apurtzen zaion lehenengo…jijiji
4- Bainerako altxorrak aurkitu: bainera urez bete, hartu uretako betaurrekoak eta saiatu ondoan dauden arrain-mota ezberdinak harrapatzen !!! Plista plasta !!
Orain tartetxu bat hartuko dugu fruta ezberdinak ezagutzeko, ikutzeko, dastatzeko… Batzuk ez zenutela ezagutzen? Beroakin… sandia , meloia… ze gozooo !!!
Hamaiketakoaren ostean, begira Pupu eta Lore ere nola dabilzan uretan jolasean !! Txanpona ondora doa, kortxoa aldiz ez … ikerketa lanetan ari dira !!
Esperimentatu duzue zuok ere? Bai??? Ze ongi, zuok bai ikertzaile apartak!!! Orain ipuinaren unea heldu da. Eseri lasai eta goazen adi entzutera.
TXIBIRI TXIBIRITA
IPURDIA ESERITA
BEGIAK ERNE
ETA AHOA ITXITA
Mezu ederra ipuinak dakarrena ezta? Elkarrekin beti hobe !!!
Lagunak faltan botaten dituzue? Guk ere bai !!!
Pausoka pausoka bagoaz aurrera!!! Ez etsi!!!
URTEBETETZEAK
Maiatzean urteak betetzen dituzten gure ume gozoei , zorionak eta musutxuak !!
ZORIONAK BIHOTZ-BIHOTZEZ !!!
LAIA CHECA —– Maiatzak 3
MARKEL BARANDA—- Maiatzak 9
ENEKO RENTERIA —– Maiatzak 13
UDANE ELIZONDO —– Maiatzak 19
MAIALEN ETXEBARRIOSTE—- Maiatzak 21
LUKA VARONA —– Maiatzak 25
OLATZ IBARLUZEA —– Maiatzak 31
Hemen duzue ikusgai zuek bidalitako argazkien bideotxoa, batzuk pirata bihurtu zarete, sukaldariren bat ere badago, eskulanak egiten, jolasean…
Disfrutatu!!!! klikatu ikusteko
Zaindu zaitezte !!! Gogoratu, nahi duzuenerako hemen gaudela !!!