ITSASOA BETE ARRAIN!

Kaixo kuadrila!!! Zelan zaudete? Oraingo honetan, Arrain Azoka ate joka dugula ikusirik, egun hau gure erara ospatzea pentsa dugu. Seguru, prest duzuela mahona eta zapia, ezta? Ba jarri amantala ere, sukaldaritza tailerra egingo dugu eta. Amasa-amasa, hegaluze amasa!!!

amasa gif

Zelan gustatzen zaigu sukaldean ibiltzea … Horregatik kontuan eduki dugu, duzuen gogo hori eta gaurko erronka honetan pintxo errez bat prestatuko dugu. Ondoren, etxekoekin gozo-gozo dastatu gure “batela”. Gustaten zaizue pintxoari jarri diogun izena?

“Batela” prestatzeko osagaiak:

1-Atuna

2-Ketchup eta mahonesa

3-Ogia

4-Gazta

Eskura eduki: punta kamutsa duen aiztoa, zotza eta amasa egiteko ontzi sakona

Jarraibideak:

1-Eskuak garbitu

2-Hegaluzea hartu, ketchup eta mahonesa, ontzira bota eta amasa egin. Eskuak edo koilara erabili dezakezu. Nahi duzun moduan.

3-Amasa eginda duzunean, ogian jarri eta batela gaztagaz apainduko dugu. Begira! Itsasora irteteko prest dago gure batela!

Orain mahaia prestatzen lagundu eta on egin guztioi!!! Ummm! ze gozoo eee!

Bidaliko diguzue zuen argazki eder horiek gure posta helbideetara? Bai ezta? Amasa egiten, pintxoa prestatzen , jaten…nahi duzuen moduko argazkia izan daiteke. Gu bitartean, eskuak zabalik, zuon argazkiak eskuratzeko desiatzen. Mila esker familia!!!

Argazkia

Argazkiak bidaliz gero, begira emaitza…

https://drive.google.com/file/d/1x2vmAAd5vPplkvrrhV4VuHpS0ElSMaYB/view?usp=sharing (klikatu eta ikusi)

Eta orain, ipuin eder batekin gatoz! Itsasoa bete arrain deitzen da! Oraingo honetan andereño Amaiak kontako digu , begira ze ipuin eta mezu polita!!!

TXIBIRI TXIBIRITA

BEGIAK IREKITA

BELARRIAK ERNE

ETA AHOA ITXITA

IItsasoa bete arrain ITSASOA BETE ARRAIN (klikatu Andereño Amaia ipuina kontatzen ikusteko)

Orain  herriarekin lotura handia duten abestiekin gatoz. Aurreskuek, irrintziak  eta zelan ez!! bitse galdu barik, goazen dantzatzera!!

barco gif

Eta orain herriko abestia ederrak entzun ostean, piraten abestitxo bategaz gatoz. Hartu itsasontzia eta goazen olatu berean urrunera.

Egunak merezi izan du, ez? Nekatuta? Lasai hartu tartetxoa eta bideo interesgarri honegaz  gaurkoz agurtzen gara. Zuon falta itzela daku!!! Gogoratu, hemen gaudela!!!      Zaindu!!!

corazon gif

EZTAUELAKO BERMIOLAKORIK!!  Laster etorko da kalma zuridxe!!!

Published by gukdakubrekeke

Kaixo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: