BAT, BI ETAAA HIRUUUUUU!!!!!!

Heldu zaigu eguena, elkarrekin gozatzeko eguna! Badakigu gure erronkari itxaroten zaudetena. Ba, oraingo honetan, hainbeste gustatzen zaizuen dorrea eraikitzea proposatzen dizuegu.

Zelan? Ba, zuen irudimena hegan jarri eta… zerekin otu zaizue egitea?

Guk, zapata kaxekin, edalontziekin… egin dugu. Irrikitan zaudetela gurea ikusteko? Begira ba, hor doa!

Zerekin egin duzue? Oraindik eraikita jarraitzen du? Edo guk egin dugun bezala, bat, bi eta hiru…zenbatu eta psikogelan egiten dugun moduan bota duzue?

Hainbeste denbora psikogelara joan barik. Gogoratzen duzue oinetakoak gelan erantzi eta danok elkarrekin pasilotik psikogelarantz joaten ginenean? Sartu, jesarri eta bakoitzak bere burua aurkeztu, arauak gogoratu eta…zutundu ostean, dorrea BOTAAA!!!

DORREA BOTATEN ANDEREÑO GOTZONE (klikatu)

TUTUAN DORREA EGIN ETA…..ANDEREÑO ANA (Klikatu)

Ze ondo pasatzen genuen!

Saioa amaitu ostean, barriro jesarten ginen eta danon iritziak kontuan hartuz, egun bakoitzean gauza ezbardinak egiten genituen, baina…urten baino lehen…

TXUTXUPETA ABESTIA (klikatu)

Ipuinen bat eskatzen zabiltzate? Bai, noski, zuei pilo bat gustatzen zaizkizue eta. Ba,  psikogelan gaudenean sarritan eskatzen duzuena, badakizue zein den? hemen duzue!

Eta gorputza astintzen badugu? Batzuk beharrizan handia edukiko duzue horretarako, beste batzuk ez hainbeste, baina ondo datorkigu denoi. Beraz, hemen ANIMALIEN abesti polit bat. Haiek egiten dutena errepikatzen baduzue, hauts eginda bukatuko duzue. Ea nola moldatzen zareten!

Guk barre piloa egin dugu! POZAREN EMOTIKONO

Pentsa duzu nolako dorrea egin nahi duzun? Oraindik ez? Lasai, astia duzu, baina…gogoratu zuen erronken zain egongo garela, badakigu asko gustatzen zaizuen jarduera dela. Argazkiak bai? Fenomeno! ba gure emailetara bialdu! Eskerrik asko!

Orduan, datorren martitzenean edukiko duzue barriro ere gure barri. Bitartean, ondo segi eta ZAINDUUUUUU! Baina ez ahaztu hemen gaudela behar gaituzuenerako.

Ezin dugu oraindik bukatu!

Zergaitik?

Pasadan asteko erronkako bideotxoa ikusi barik dugulako. Irrikitan zaudete? https://drive.google.com/file/d/15CCUC6XdISLTDUHj2V8_Dtuj2bxH8iho/view?usp=sharing (klikatu)

Eskerrik asko zuen parte hartzeagaitik!

Mila kilo musu gure etxeetatik zuen etxeetara!!!!!!

NEON-BIHOTZA

Published by gukdakubrekeke

Kaixo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: