Kaixooooo!!! Zelan zaudete? Hasieran baino hobeto, ez? Esan genezake gauzak poliki poliki aurrera doazala eta horrek indar barritzen gaituela. Ezin gara parkeko kolunpioetan egon, baina paseatzen irteten gara bete beharreko neurriak errespetatuz. Haizeak putz egiten duenean, gure ilea mugitzen sentitzeko aukera dugu, putzuetan salto egin dezakegu, zelaietan korrika…Aiiii ze ondo!!! Faltan genituen ezta? Gutxi gutxika bagoaz argia ikusten, beraz animo!!! Dena ondo aterako da!!

Oraingo honetan etxean eta kalean egin genezaken ekintza ezberdin batzuen ideiak ematera gatoz:
Paseatzen irtentzen garenean jostailuak eramatea posible dugu. Mugitzen naiz, aske sentitzen naiz, beraz pozik nago!!
Adibide batzuk:
1.Txirrinduan ibili
2.Panpina eta sileta paseatzera atera
3.Kometa hartu ,haizea dagoela aprobetxatu eta aurrera!
4.Familiko pilota jolasak. Adb: pilota urrunera bota ea nork harrapatzen duen lehen …
Jostailu barik irtetzea eta ondo pasatzea ere posible dugulako
Adibide batzuk:
1.Txibiritak batu, iduneko ederra sortzeko.
2.Harriak batu eta gero etxean hauek margoztu.
3.Katiuskak jantzi eta putzuetan aske saltoka egin
4.Esploratzaile txikiak: Marigorringoak, zizareak, tximeletak… aurkitu, ezagutu, ikutu…
Era honetan etxera lasaiago eta gustorago bueltatuko naiz. Aiiii eguneko paseoaren ostean, zein ongi sentitzen naizen!!
Begira!!!Gu ere kaletik gabiz!!!
1-Andereño Ana mugimendu jolasa egiten(klikatu)
Hamaiketako osasuntsua prest? Heldu gara etxera? Hartu gustuko mazedonia fruta ontzia eskuetan eta goazen ba une apropos hau aprobetxatzera.
Txibiri txibirita
begiak irekita
belarriak erne
eta ahoa itxita
1-Zazpi antxumeak:
Eta katu , katu , katu ipuina bukatu!!
Ipuinaren ostean, eskeletoa mugitzeko prest? Goazen ba familian dantzatzera eta abestera!!
1-Epo itai tai ye!
2-Eta orain nekea datorrela? Ba begira , familian errelajatzeko ekintza ederra hau. Hartu arnasa sakon, zabaldu irudimen eder hori eta bagoaz gorputza mugitzera, ematen diren urratsak jarraituz.
Bazkaldu, duzue? Bai? Orduan orain, seguru, lasai eta gozo lokartzeko lagungarri izango duzula.
HONA HEMEN BIDEO LABUR BAT ZUEK BIDALITAKO ARGAZKI ETA BIDEOAKAZ! (Klikatu ikusteko)
https://drive.google.com/file/d/1cFL1ASjqvu9SW2Cq1y3Apj0GbEVTBQLd/view?usp=sharing
ETA BESTE LINK HONETAN, HIRU TXERRIKUMEEN ANTZERKIA ZUON LAGUNTXU ETA BERE AHIZPAK EGINDA!
https://drive.google.com/file/d/1Ksip9krawtQGvtegC20MTfZwOB4H_HWZ/view?usp=sharing
ESKERRIK ASKO!!!!!!
Betiko agurra emoten badugu ere argi eduki zintzo, bihotzez diogula Nahi Duzuenerako Hemen gauzkazuela!!!
Faltan botatzen zaituztegu!!!
