GURE HH2koek TXAPELDUNAK ZARETE!!!!!!

Kaixo familia!

Konfinamendua hasi zenetik eta gaur egunera arte egiten ari garen ibilbidea luzea eta latza izaten ari da. Zeuon gertutasuna eta prestutasuna  momentu oro sentitu ditugu. Egoera ez ohiko honetan, zuen, GURASOEN,  jarrera ezin hobea da eta egiten ari zareten esfortzua txalogarria da benetan. Beraz guk zuenganako miresmena agertu nahi dizuegu merezita duzuen goraipamen bat eginez. 

Zuok merezi duzuelako! Aupa Aita eta Ama! (Klikatu ikusteko)

Aupa kuxkuxero kuadrila! Zelan zabiltzate? Orain apur bat pozago? Badakigu oraindik ezin duzuena lagunekin jolastu, baina behintzat arnasa hartzera irtetzeko aukera duzue eta ziur gaude ongi aprobetxatzen duzuena.

Elkar ikusi barik hainbat egunetan, zuen falta itzela dugu! Baina lasai, bidean gaude eta.

Jakin dakigu, pilo bat gauza ikasten ari zaretena eta guk ezin dugunez ikusi…Zer iruditzen zaizue zuen argazkia bidaltzen badiguzue jake, amantalarekin…magia egiten? Ba eguen honetako ERRONKA hori izango duzue. Erraza ez? Badakigu oso abilak zaretena! Beraz…

Lehenengoarekin ez bazaizue irtetzen, ez hasarratu! ekinen-ekinez dena lortzen da eta.

ANDEREÑO GOTZONE MAGIA EGITEN (klikatu ikusteko) 

ANDEREÑO AMAIA MAGIA EGITEN (klikatu ikusteko)

ANDEREÑO ANA MAGIA EGITEN (klikatu ikusteko)

LORTUTA!!!!!! Jakina! zuelakorik ez dauelako!

Bidali argazkiak! zuen trebeziak ikusteko irrikitan gauzkazue eta!

OK-emotikonoa

Ausartzen zarete, zuen familikoekin, erlearen arnasketa yoga bitartez egitera? Zelan ez ba, zuok dakizuen eta ikasi duzuen guztiarekin, noski baietz!

 

 

Erlajaxio puntu horretan zaudetenez, ipuin bat entzuteko momentua heldu zaigu.

BEGIAK IGIRITA

BELARRIAK ERNE-ERNE

AHOA ITXITA

ETA TXIBIRI TXIBIRI TXIBIRITA

IPURDIA JESARRITA

Ipuin honetan ikusiko dugu gure Izar sagutxoak ohera sartu baino lehen zenbat gauza egiten duen. Zuek ere, bakarrik egin dezakezuena egiten ahalegintzen zarete ? ziur baietz, behingoz handi-handi eginda egongo zarete eta. Laguntza eskatu behar duzuenean, ez eduki zalantzarik eskatzeko, baina zuek bakarrik egin dezakezuenean…SAIATU!

Ikusi eta entzun!

 

 

KATU-KATU-KATU ipuina BU-KA-TUUUUUU!!!!!!

Denbora piloa pasatuko zen aitxitxe eta amuma ikusi duzuenetik eta badakigu haiek ikusteko gogo handia duzuena. Haiekin jolastu, dantzatu, abestu…egiten duzue eta ze ongi pasatzen duzuen! Ziur asko bideodeien bidez haien barri jasotzen duzuena. Ba uste baino lehen, beharbada datorren astean, gauzak ondo badoaz eta ongi joango diranez, haiek bisitatzera joango zarete. ZEIN ONGI, EZ?  TXALOAK-GIF TXALOAK-GIF TXALOAK-GIF

Begira! hemen duzue abesti polit bat, umetxuren baten aitxitxe-amumak abestuta:

 

Ze polita! Abesti ederra! ziur zuen aitxitxe-amumak ere horrelakoak abesten dizuetena.

Gustatu bazaizue, entzun sarri eta horrela ikasiko duzue eta zuen aitxitxe-amumari abesteko aukera izango duzue!!!!!!

ETA HALA BAZAN EZ BAZAN

SAR DADILA KALABAZAN

ETA URTEN DADILA

BERMIOKO PLAZAN

Pozik  eta harro gaude zuon erronkak jasotzen ditugunean. Ikusten dugu gustura egiten duzuela eta gure txikien aurpegiak hori erakusten digute. Badakigu agian lagunen batekin topo egin duzuela kalean, baina lasai bideo labur honetan ere laguntxoak elkar ikusteko aukera duzue. Gozatu bideoa ikusten!

Espero dugu zuon gustukoa izatea! (klikatu ikusteko)

Amatxuu

Eta beti bukatzen dugun bezala, HEMEN GAUDE BEHAR GAITUZUENERAKO, ez eduki zalantzarik zeozertarako behar bagaituzue gurekin kontaktuan jartzeko, guk poz-pozik erantzungo dizuegu eta.

OSTADARRA

Published by gukdakubrekeke

Kaixo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: